Altzako eta Intxaurrondoko gimnasioetarako hitzordua eskatzeko sistema

Azaroaren 30etik aurrera ezarriko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Kirol-instalazioen aforoen %40aren azken murrizketaren ondorioz, betetze-arazo batzuk sortzen ari dira gimnasio eta ordutegi jakin batzuetan. Hori dela eta kiroldegi batzuetako aurretiko zita-sistema berriro aktibatzea erabaki da, erabilera arrazionalizatzeko eta sartu ahal izateko itxaronaldiak saihesteko.

Zehazki, azaroaren 30etik aurrera (astelehena), sistema hori Altzako eta Intxaurrondoko gimnasioetan aktibatzen da:
  • igerilekuan sartzeko ez da beharrezkoa izango
  • 16:30etik 21:00etarako ordutegian izango da, egunero
  • donostiakirola.eus webguneko abonatuaren gunetik edo kiroldegiko harreratik eska daiteke
  • 90 minutuko hiru txanda ezarri dira, eta gimnasiotik ordua amaitu baino hamar minutu lehenago irten behar da, hurrengo txanda sartu ahal izateko eta korridoreetan aldi berean egon gabe
  • Aldez aurreko ezarritako hitzorduetara, soilik Kirol Txarteleko abonatuak sartu ahalko izango dira, hau da, ordu horietan gimnasioak erabiltzeko unean uneko sarrerak ez dira salduko

Erlazionatutako dokumentuak

2020/11/27-an argitaratua