Herri ijitoaren Egunarekin bat egin du Donostiak

Gaur izango dira oroitzapen ekitaldiak, 8a igandea delako

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
1971ko apirilaren 8an, Herri Romani/Ijitoaren Munduko Lehen Kongresua izan zen. Goi mailako bilkura horren ondorioz, bandera (berdea eta urdina, erdian gurdi gurpil gorri batekikoa) eta ereserkia sortu ziren, nazien biktima izandako ijitoen omenez. 

Berdintasuneko Zinegotzitzak, giza eskubideak babestu eta diskriminazio mota guztiak gaitzesteko konpromisoaz bat, urtero, Herri Ijitoaren Eguna ospatzeko ekitaldi batzuk antolatzen ditu. Aurten, oroitzapen egun hori jaiegun batekin gertatu denez gero (igandea), gaur —apirilaren 9a— aldatu du ospakizuna Zinegotzitzak. Dena dela, larunbatetik ezarrita egon da herri ijitoaren bandera Udaletxeko balkoian. 

11:00etan, Udalbatza Aretoan, alkateak eta udal talde guztien ordezkariek ongi etorri egingo diete Agifugi, Cáritas, Kamelamos Adiquerar, Romi Bidean eta Fundación Secretariado Gitano elkarteen ordezkariei. Hasierako agurraren ondoren, oroitzapen manifestu bat irakurriko dute Samara Hernández Jiménezek (euskaraz) eta Juncal Dualek (gaztelaniaz). 

Banderak elkarri trukatu ondoren (Donostiako eta herri ijitoarena), Ruthen ahots zirraragarriak GelemGelem ijitoen ereserkia kantatuko du, Musika Eskolako piano jotzaile batek lagunduta. 

Gero, partaideak Nautikoaren begiralekura joango dira, Ibaiaren Zeremonia egitera, non emakumeek lore hostoak botako dituzten eta gizonek kandelak piztuko, arbasoen oroimenez. 
Amaieran, hamaiketako bat izango da Udalbatza Aretoan.

2018/04/09-an argitaratua