Donostian izan den azkeneko sexu erasoaren aurrean egiten dugun adierazpen instituzionala

Asteburuan zehar, 50 urte baino gehiagoko emakume batek salaketa jarrai du sexu.-erasoa dela eta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Nahiz eta biktimak erasotzeaileagatik – 45 urte inguruko gizonezko bat – ihes egin duen, Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du gertakari bortzi horiek, hain zuzen ere, emakumeen aurka emakumeak izateagatik egindako gertakari horiek, eta biktimari babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio eta behar diren arreta eta laguntza udal-baliabide guztiak emango zaizkio.

Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta Udalak guztiz gaitzesten ditu. Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, gizartea eta hiriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde. Beharrezkoa da, halaber, azpimarratzea horrelako jarrerak eragiten dituzten faktoreetan egunez egun esku hartzen jarraitu behar dela.

Biktimaren erabakia eta ausardia eskertu nahi dugu salaketa jartzerakoa, izan ere, ez dira une gozoak horrelako esperientzia bizi izan duen pertsorentzat.

Une honetan Ertzaintzaren ikerketak irekita jarraitzen du, eta esfortzu guztiak egiten ari da erasotzailea identifikatzeko eta epailearen aurrean jartzeko.

Hori guztia dela-eta, Udalak elkarretaratzea deitu du uztailaren 26an, asteazkenean, 12:00tan, Alderdi Ederren, eta hiritarrei dei egiten diegu parte-hartzeko.

2017/07/24-an argitaratua