Martxoak 17: trafiko aldaketak hirian

09:30etik 12:00etara

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Igande honetan, hilaren 17an, Udaberriko Lasterketa dela eta, hiriko trafikoak hainbat aldaketa jasango ditu 09:30etik gutxi gorabehera 12:00ak arte.

Itxita

10:00etatik 11:15era honako bideak itxita egongo dira:
  • Elhuyar plaza: Manuel Lardizabal eta Europa plazaren artean, bi noranzkotan, trafikoari itxita
  • Kontxa pasealekua
  • Andia
  • Miramar
  • Askatasunaren hiribidea: Urbieta eta Easo artean, hiriaren mendebalderako noranzkoan
  • Nafarroa hiribidea: Saguesen, Zemorian eta San Blasen bizi direnak eta garraio publikoa baino ezin izango da ibili
  • Zurriola hiribidea – hiriaren irteerako noranzkoan - aparkalekuetako hondar-trafikoa baino ezin izango da ibili

Probaren eraginpeko gainerako bideak koneatuta egongo dira beste errei bat sortuz, honela korrikalariak eta ibilgailuak bizikidetzan egongo dira.

Garraio publikoa

Autobusetako ibilbide eta geralekuetan hainbat aldaketa egingo dira: Dbus, Lurraldebus, Ekialdebus

Udaberriko lasterketa

Lasterketa 10:00etan hasi eta, gutxi gorabehera, 11:15ean amaituko da. Irteera eta helmuga Antiguako EHUko Gipuzkoako Campusean egingo dira.

Ibilbidea: Elhuyar plaza (Manuel Lardizabal eta Europa plazaren artean) – Europa plaza (Biribilgunea inguratuko dute Tolosa hiribidearen Erdialdeko noranzkoan sartzeko) – Tolosa hiribidea – Zumalakarregi – Kontxa pasealekua (eskuineko erreia) – San Martin kalea (ezkerreko erreia) – Foruen pasealekua (eskuineko erreia) – Espainia plaza – Argentinar Errepublika (eskuineko erreia) – Zurriolako zubia – Zurriola hiribidea (ezkerreko erreia Nafarroa hiribidearen noranzkoan) - Zurriolatik Kolonera sartzeko erreian Zurriola etorbideko (Erdialderantz) ezkerreko erreia hartuko dute, Jose Miguel Barandiaranerantz joateko - José Miguel Barandiaran (Sagueseko irteerako erreia hartuko dute, eta bertatik ibiliko dira haur-jolasak pasatu arte. Hortik, oinezkoentzako gunera sartuko dira, eta itzulera-bira egingo dute) – Zurriola pasealekuaren bidegorria, Segundo Ispizua parean – Zurriola hiribidea (bus erreia) – Zurriolako zubia (bus erreia) – Salamanca pasealekua – Aldamar - San Juan (Fotográfica) – Abuztuaren 31 – Nagusia – Hernani (bus erreia) – Andia – Miramar – Askatasunaren hiribidea – Easo – Zubieta (bus erreia) – Pº de La Concha (eskuineko erreia) – Zumalakarregi hiribidea (eskuineko erreia) – Tolosa hiribidea (eskuineko erreia) – Europa plaza (eskuineko erreia) – Elhuyar plaza ((Manuel Lardizabal eta Europa plazaren artean)

2024/03/14-an argitaratua