Santo Tomas feria: abenduak 21

Erdialdea trafikoari itxita egongo da: 09:00etatik 21:00era

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Asteazken honetan, abenduaren 21ean, Santo Tomas egunaren ospakizunak hiriko trafikoan, aparkalekuetan eta garraiobideetan eragina izango du. Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du.

Trafiko eraginak

Gipuzkoa plaza inguruko kaleak ibilgailuentzat itxita egongo dira 9:00etatik 21:00etara. Zehazki, Okendo, Legazpi, Garibai, Bengoetxea, Peñaflorida, Camino eta Andia.

Boulevard zumardia trafikoari irekita egongo da. Pasealeku Berria, aldiz, itxita egongo da, 07:30etik 14:00etara.

Une oro larrialdi zerbitzuen pasabidea bermatuta egongo da.

Dbus autobus zerbitzua

Abenduaren 21ean, asteazkenean, San Tomas eguna dela eta, Dbusek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu erabiltzaileak garraio publikoz jai gunera erosotasunez hurbil daitezen. Gauean ere zenbait zerbitzu luzatuko dira 00:00ak arte. Boulevardeko geltokietan ez dira aldaketak egingo. Aldaketak eta zerbitzuak

Indarkeria sexisten aurkako informazio eta arreta gunea Santo Tomas egunean

Eraso sexisten aurkako informazio eta artatze gune finkoa jarriko du Boulevard-eko kioskoan, 11:30etik 14:30arte.

Jarduera-aukera zabala

Abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean, goizeko 10:00etatik gaueko 20:00etara jarduera-aukera zabala izango da gure hiriko kaleetan.

10:00 - 18:00
DONOSTIALDEKO EZTI LEHIAKETA Ezti eta erleen erakusketa eta tailerrak Bretxa plazan.

10:00 - 20:00
  • TXISTORRA, TALO, OGIA, GAZTA, ERROSKILLAK, TXORIZOA, EZTIA, SAGARDOA, ARTISAUTZA SALMENTA: Konstituzio plazan, Sarriegi plazan, San Juan kalean, Bretxa plazan, Boulevard zumardian, Okendo plazan, Elkano kalean, Gipuzkoa plazan, Txurruka kalean.
  • ROXAITO TXERRIAREN ERAKUSKETA Konstituzio plazan.
  • ABERE ERAKUSKETA Okendo plazan.
  • BARAZKI eta FRUITU LEHIAKETA JOSE SALABERRIA Memoriala Konstituzio plazan.
  • TXORIMALO LEHIAKETA Zuloaga plazan.

11:00-14:00
HAURRENTZAKO TAILERRA Olentzero eta Mari Domingiren Txotxongiloen tailerra Zuloaga Plazan.

11:00 - 13:30
XXVI. EUSKAL HERRIKO TXISTOR LEHIAKETA Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiaren aurrealdean (13:30ean sari banaketa). Euskal Herriko Kultural Gastronomiko Etxearen laguntzarekin.

11:30
DONOSTIAKO BASERRITAR JANTZIEN IV. LEHIAKETA Boulevardeko kioskoan. Antolatzailea: Gero Axular dantza taldea. (13:30ean sari banaketa).

12:00
KALEJIRA Estanga Trikitixa eskolarekin feria osoan zehar.

13:00
Barazki eta Fruitu lehiaketa Jose Salaberria Memoriala, Ezti lehiaketa eta Txorimalo lehiaketen SARI BANAKETA Boulevardeko kioskoan.

13:00
BERTSOLARIAK Trinitate plazan. Parte hartzaileak: Beñat Gaztelumendi eta Nerea Ibarzabal.

13:30
V. URREZKO KOPA, AIZKOLARIAK, emakumeak Trinitate plazan. Aizkolariak: Maika Ariztegi (Ituren), Irati Astondoa (Zeanuri), Amalur Arbelaitz (Oiartzun), Xanta Sousa ( Lesaka), Nerea Arruti (Urnieta),Uxue Ansorregi ( Mendaro), Garazi Arruti (Bilbo), Beatriz Tanco (Murillo el Fruto ) eta Nerea Sorondo (Bera).

14:30
KALEJIRA Trikitixa taldeekin feria osoan zehar Auntxa eskola eta Udal Musika eta Dantza eskolarekin. Irteera puntuak: San Juan-Arrandegi kalea eta Gipuzkoa plaza-Andia kalea.

15:00-17:00
HAURRENTZAKO TAILERRA Olentzero eta Mari Domingiren txotxongiloen tailerra Zuloaga Plazan.

16:00-18:00
HAURRENTZAKO JOKUAK Baserriko parkea Zuloaga Plazan.

18:30-19:30
MUXIKOAK ALAKEN taldearekin Boulevardeko kioskoan. Ondoren Larraindantza. Antolatzailea: Herridantza Dantza Taldea elkartea.

19:45-20:45
ERROMERIA ALAKEN taldearekin Boulevardeko kioskoan.


Informazio gehiago

2022/12/16-an argitaratua