Egia pausoz pauso

Ekimenak oinezkoen mugikortasuna bultzatu nahi du auzo atseginago, irisgarriago eta seguruago baten bila.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Apirilaren 12tik 25era Tejeria kalean egindako esperientziarekin lotuta, aurrez, bitartean eta ondoren hainbat iritzi eta balorazio jaso dira galdetegi bidez eta beste hainbat bidetatik. Oraingoan, ideia horiek guztiak modu eraikitzailean partekatzea proposatzen dizuegu, ekimen honen helburuarekin lotuta.

Gainera, EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko ikasleek auzoaren diagnostikoa egin dute eta auzoko mugikortasunari eta oinezkoentzako espazioari buruzko hausnarketa zabaltzen lagun dezakete.

Animatu eta parte hartu Maiatzaren 27an 18:00etan Egiako kultur etxean lan-saioan parte hartzera. Saioaren helburuak ondorengoak izango dira:

• Esperientziaren inguruan aurrez eta ondoren egindako behaketa eta inkestetan jasotakoaren berri ematea eta bildutako informazioa aurkeztea

• Bertaratutakoen artean, auzo ikuspegiarekin ekarpenak egitea

• Zure auzoaren komunitatean parte hartzea

Animatu eta parte hartu pertsonen alde gune publikoa eraldatuz Egia hobetzeko helburua duen ekimen honetan.

Egungo osasun egoera dela eta, kultur etxeko edukiera mugatua izango da. Horregatik, aldez aurretik izena eman beharko da saioan parte hartzeko. Izen-emate kopurua edukiera baino handiagoa balitz, beste saio bat egitea edo ekarpenak jasotzeko beste bide batzuk bilatzea baloratuko da.

Maiatzaren 25a baino lehen eman behar da izena, honako emailera idatzita:
udala_partaidetza@donostia.eus

Erlazionatutako dokumentuak

2021/05/24-an argitaratua