Ijito herria ezagutzeko tailerrak Gaztelekuetan

Gietije elkarteak gidatuko ditu tailerrak abenduan zehar.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Ijito herriaren inguruan aurreiritzi negatibo ugari izaten dira askotan, beraien inguruko ezagutza ezan oinarritzen direnak eta kultura horri gerturatuz desegin daitezkeenak.

Helburu horrekin, Gietije elkarteak (Gipuzkoako Etorkizunerako Ijito Elkartea) Donostiako Gaztelekuetan hainbat ekintza burutuko ditu hilabete honetan zehar.

12-17 urte bitarteko gazteek “Ijito herria” tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Horretan, ijito herriaren kultura gerturatuko zaie eta hauen inguruan dauden estereotipo eta aurreiritziak landuko dira.

Hauek izango dira Gaztelekuetako ekintzen datak:


Ekitaldi guztiak www.donostia.eus/Gaztelekuak helbidean ikusteko aukera duzue.

2017/12/05-an argitaratua