Beldurrezko Zinemaren Asteko Gazte Epaimahai izateko epea irekita

18 eta 30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Hogei urtez jarraian, Donostia Gazteriak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean parte hartu eta Gazteen Epaimahaia eratuko du; 100 pertsonekin osaturiko taldeak film laburren irabazlea aukeratu eta 36. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emango du. Interesatuek Gazteriako webgunearen bidez izena eman dezakete urriaren 20ra arte.

Gazteen Epaimahaian parte hartzeko aukeratzen diren gazteak (100 pertsona) Antzoki Zaharrean elkartuko dira urriaren 31an, arratsaldeko lauretan, aurkeztuko diren film laburrak ikusi eta baloratzeko. Emanaldiaren ondoren, epaimahaikide bakoitzak bere botoa eman beharko du, eta, emaitzaren arabera erabakiko da zeinek irabaziko duen “Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria”. Gainera, epaimahaiko bi pertsona hautatuko dira saria banatzeko.

18-30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta diren tokiak (100) baino eskari gehiago izanez gero, Donostian erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna; beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Zozketaren ondoren (urriak 22), hautatuek urriaren 25eko emanaldira etorriko direla baieztatu beharko dute; bestela, itxaron zerrendara joko da epaimahaia osatzeko.

Bestalde, epaimahaiko kide guztiek 36. Beldurrezko eta Fantasiazko Asteko zenbait emanaldietara joateko aukera izango dute. Emanaldiak komunikatuko dira urriaren 31ko saioan.

Izena emateko Donostia Gazteriako webgunean (www.donostia.eus/gazteria) izena emateko fitxa bete.

Era berean, esteka horretan, zozketaren emaitzak ikusi ahal izango dira, eta hautatutako gazteek etorriko direla baieztatu ahal izango dute.

  • Izen-emate epea: 2025eko urriaren 1etik 20a bitartean (biak barne).
  • Zozketa eguna: 2025eko urriaren 22an.
  • Hautatuak izan diren pertsonek parte hartuko dutela baieztatzeko epe muga: 2025eko urriaren 25a.
  • Emanaldiaren eguna: 2025eko urriaren 31, 16:00etatik aurrera, Antzoki Zaharrean.

2025/09/23-an argitaratua