Kontxa pasealekuko kostaldeko horma konpontzeko eta handitzeko proiektua onartuta

Tokiko Gobernu Batzordearen beste akordioak: Polloeko plan berezia eta Giza Eskubideak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Proiektu honen aurrekontua 4.115.440,02€ koa da eta Espainiako Gobernuak 1,5 millioi euroko inbertsioa egingo du obra hau egiteko, Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzeko akordioaren ondorioz

Tokiko Gobernu Batzordeak Kotxako pasealekuko horma, bainu errege etxearen eta Antiguoko tunelaren artean, konpontzeko eta handiagotzeko proiektuaren akordioa onartu du. Barandak bertikaltasuna galdu du, eta horregatik, proiektu honen helburua da, aldatzeko falta den zatia egiteaz gain, segurtasuna hobetzea.

Azken urte hauetan, Nautikoa eta La Perla arteko baranda aldatu da eta orain, La Perla eta Loretopea artean dagoen zatia aldatu behar da, tarte honetan, baranda egoera txarrean baitago. Proiektu honen helburua ez da baranda aldatzea bakarrik, baita espaloia eta zolagaina zabaltzea eta berritzea ere.


Polloeko plan berezia


Tokiko Gobernu Batzordeak behin behineko onarpena eman dio Polloeko Hiri Berrikuntzako Plan Bereziari. Plan Bereziak proposatzen du Polloe hilerriaren ezaugarri orokorrak eta erabilera sendotzea eta, ondorioz, hilerria izaten jarraitzeko zehaztapenak jasotzen ditu, betiere, balio paisajistikoen, espiritualen, arkitektonikoen eta kulturalen zaintza bermatuz.

Gainera, Errautsen Lorategia sortzea aurreikusten da, hilerriaren erdigunean dagoen 2.500 m2 ko gunean. Eta lorategi hori jartzeak ekarriko du Gabriel Aresti kaletik beste sarrera bate egitea, zuzenean Errautsen Lorategira sartzeko.

Planak, halaber, hilerri guztiaren mugikortasun eta irisgarritasun unibertsala bermatzen ditu eta, era berean, baimena ematen du edozein motatako lurperatzeak egiteko eraikuntzak egitea - baita panteoi edo bestelako eraikin batzuen bidez ere -, betiere, hilobien lerrokatzea errespetatuz eta hilobietarako sarrerak libre utziz.


Giza Eskubideak
Tokiko Gobernu Batzordeak Giza Eskubideen aldarrikapenean oinarrituta Aieteko parkean ibilbide pedagogiko egonkorra diseinatzeko proiektu lehiaketaren saria ematea erabaki du.

Lehiaketa honetako irabazlea Iker Ordoño Daubagnaren Gureskugune proiektua izan da. Irabazleak 7.260€ jasoko ditu. Horrela, udazkenean, Aieteko parkeak cromlech formako eskultura ikusi ahal izango da. 31 panel ezberdinetan Giza Eskubideen aldarrikapen ezberdinak adieraziko dira. Horietatik 30 panelek, Giza Eskubideen Aldarripen Unibertsalak eramango dituzte, eta batek hitzaurrekoa. Panel bakoitzak Giza Eskubidea 4 hizkuntzatan idatzia izango du ( euskera, gaztelania, ingelesa, frantsesa).

Pertsona helduen Asoziazioei laguntza teknikoa emateko zerbitzua

Tokiko Gobernu Batzordeak “Adineko jubilatuen elkarteentzako laguntza teknikoa emateko zerbitzua”-ren bigarren eta azken luzapena onartu du. Zerbitzu honek, 63.525€ ko gastua du, eta Grupo Servicios Sociales Integrados, S. coop. enpresa da esleipenduna.

2018/07/17-an argitaratua