Martxan da Igeldon Tokiko Entitate Txikia sortzeko parte-hartze prozesua

Lehen bilera irekia Igeldoko frontoian egin zen

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Abian da Igeldoko Tokiko Entitate Txikiari buruzko partaidetza prozesua. Atzo izan zuen lehen mugarria Igeldoko frontoian egin zen bilera irekian. Bertan, Donostiako alkate Eneko Goiak, udal talde politikoetako ordezkariek – udalean Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko eratu den Lantaldean parte hartzen dute –, Igeldoko Herri Kontseiluko kideek eta hirurogeita hamar bizilagunek inguru parte hartu zuten.

Tokiko Entitate Txikiari buruzko oinarrizko informazioa jaso dute bertaratu ziren igeldotarrek: zer den, zertarako aukera ematen duen eta zein den jarraitu beharreko prozedura. Bertan gogorarazi da, halaber, Donostiako Udaleko udalbatzak aho batez hartua duela Igeldon Tokiko Entitate Txikia sortzeko erabakia. Orain, entitate hori zer nolakoa izango den, zer eskumen edukiko duen eta nola kudeatuko diren definitzeko unea da.

Tokiko Entitate Txikia definitzeko lan horretan, udal zerbitzu teknikoen eta udalak zeregin horretarako kontratatu duen Siadeco Ikerketa Elkartearen arteko lanketa teknikoaz gain, igeldotarren parte-hartzea funtsezkoa izango da. Atzo martxoaren 20ko saioan bertan izan dute lehen aukera, Igeldoko zerbitzuen eta lehentasunezko arloen inguruko parte-hartze dinamika batekin. Giro atseginean eta jarrera aktiboarekin aritu ziren igeldotarrak.

Hiru fase edukiko ditu diseinatu den partaidetza prozesuak.
  • Lehenengoan, martxoaren 20ko bilera irekiaz gainera, online galdetegi bat erantzuteko aukera dute igeldotarrek, Donostiako Udaleko Herri Partaidetza zerbitzuaren web gunean: www.donostia.eus/auzhartu.
  • Informazio gehiago jasotzeko, udala_partaidetza@donostia.eus helbide elektronikora edo 943 481 356 telefono zenbakira dei dezakete.

2022/03/21-an argitaratua