Bi plakek Enrique Cuesta eta Antonio Gómez oroituko dituzte

Biak Sancho el Sabio etorbidean gogoratuko dira, duela 39 urte Comandos Autónomos Anticapitalistasek hil zituen lekuan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak Enrique Cuesta eta Antonio Gómezen omenez bi plaka jarriko ditu hurrengo larunbatean, martxoaren 27an. Comandos Autónomos Anticapitalistasek 1982an egindako atentatu batean erail zituen Cuesta eta Gomez. Hauekin 11 izango dira Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jartzen dituen plakak.

Plaka jartzeko ekitaldia larunbatean, 12:00etan, egingo da Antso Jakituna hiribideko 22 zenbakian, eta plakak jartzeko beste ekitaldiekin egin den bezala, omenaldi xumea egingo da. Bertan, Donostiako alkate Eneko Goiak eta udal-taldeetako ordezkariek parte hartuko dute.

Enrique Cuesta Jimenez, 54 urtekoa, eta Antonio Gómez García, 24 urtekoa, 1982ko martxoaren 26an suzko armaz egindako atentatu baten ondorioz hil ziren. Cuesta, Telefónicako ordezkaria Donostian, momentuan hil zen, eta Gómez, polizia nazionala eta Cuestaren eskolta, bost egun geroago hil zen.

Horrenbestez, Udalak hirian arrazoi politikoengatik bizitza galdu zuten pertsonen memoria berreskuratzeko eta gune publikoan ikusarazteko ekindako bidearekin jarraitzen du.

Orain arte, segidako pertsonak oroitzeko honako plakak jarri dira erailak izan ziren tokietan:
  • Juan Maria Araluce,
  • José María Elícegui Díez,
  • Antonio Palomo Pérez,
  • Luis Francisco Sanz Flores,
  • Alfredo García González,
  • Gregorio Ordoñez,
  • Francisco Martin Gonzalez eta Fernando Múgica Herzog - guztiak ETAk erailak -,
  • eta Begoña Urroz Ibarrola - DRIL talde armatuak eraila -.

2021/03/23-an argitaratua