Udalak HIESAren aurkako Munduko Egunarekin bat egiten du

Sentsibilizazio-ekimen eta gaixoei elkartasuna agertzeko jarduera ezberdinak antolatu dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udalak, Giza Eskubideen atalaren bitartez, hainbat ekintza antolatu ditu Acasgi, Ehgam, Gehitu eta Harribeltza elkarteekin batera, larunbatean, abenduaren 1ean, ospatuko den HIESaren aurkako Munduko Egunaren harira. Udalak programaturiko ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu hiritarrak.

Abenduaren 1ean, larunbatean, goizeko 10:30etik 12:30era, informazio mahaiak jarriko dira Loiola kalean, Fnac-eko sarreran. Ondoren, elkarretaratzea egingo da, 13:00etan, Kalkutako Teresa plazan, Hiesaren memorialaren ondoan. HIESaren aurkako taldeek prestatutako jakinarazpenaren irakurketa egingo da eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak ere parte hartuko du dantza emanaldi bat eskainiz.

Aldi berean, begizta gorriak dituzten kartelak jarriko dira Udaletxeko fatxadan, udal ekipamenduetan eta hainbat garraio publikotan. Egun horretan ere Udaletxea gorriz argiztatuko da.


Bestalde, Kursaaleko argia piztuko da begizta gorria irudikatuz, azaroaren 30ean, abenduaren 1ean eta abenduaren 2an iluntze eta gauean.

Dbuse-ek bat egiten du ere HIESAren aurkako Munduko Egunarekin

2018/11/30-an argitaratua