Sorleku parkearen proiektuaren deboluzio bilera egin da

Bilera Zurriola Ikastolako eraikin berrian egin zen eta 30 pertsona bertaratu ziren.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Joan den martxoaren 1ean, Sorleku parkearen proiektuaren deboluzio bilera egin zen. Parte hartu zuten Auzoetako eta Herritarren Partaidetzako zinegotzi Mariaje Idoetak, Proiektu eta Obren Zuzendaritzako arduradun teknikoek, Herritarren Partaidetzako Zerbitzuko teknikariek eta Cristina Urquijok, aurreproiektua egin duen arkitektoak. Bileraren helburua parkearen aurreproiektua aurkeztea eta azken ekarpenak jasotzea izan zen, oinarrizko proiektua definitu aurretik.

Bilera hasteko, Idoetak eskerrak eman zizkien bertaratutakoei. Ondoren, parkearen proiektuaren jatorria eta ibilbidea azaldu zituen, abiapuntu izan zen 2017an MartxUp! ekimena irabazi zuen Alubi elkartearen ideia eta lanketa, Ekialdeko Barrutiko Batzarraren proiektua gauzatzeko proposamenetik igaro, eta 2022ko ekainean memoria batekin amaitu zen parte-hartze prozesu osagarriraino.



Ondoren, Cristina Urquijo arkitektoak memorian jasotako ondorioak planora nola eraman diren azaldu zuen, baita ideia batzuen egokitzapena baldintzatu duten faktoreak ere. Horren ondoren, auzotarren galderak eta ekarpenak egin ziren, irisgarritasunarekin, parkearen mantentzearekin eta saihesbide berriaren proiektuak Marrutxipin duen eraginarekin lotuta, batez ere.

Bilera amaitzeko, Proiektu eta Obren Zuzendariak eman beharreko hurrengo pausoak eta aurreikusten diren epeak azaldu zituen.
  • Oinarrizko proiektua idaztea
  • Exekuzio-proiektua idaztea.
  • Obraren lizitazioa.
  • Exekuzioa.

Prozesu hori amaitzeko, 18 hilabeteko epea aurreikusten da guztira.

2023/03/03-an argitaratua