2019ko Donostiako Klasikoaren aurkezpena

Emakumezkoen kategoriak gizonezkoen kategoriko sari berak izango ditu

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Abuztuaren 3an, Donostiako hiriak emakume eta gizonen Donostia Klasikoa jasoko du, txirrindularitza festa egun osoan zehar ospatuko du bi ibilbide parekatuekin.

Emakumeen Klasikoa, 127,1 km izango ditu, guztira 4 mendatekin, Jaizkibel barne. Tarteko bi sprinak Zurriolan eta Usurbilen kokatuko dira. Momentuz, 18 taldeen konfirmazioarekin, eta konfirmazio gehiago itxaroten, Abuztuaren 3an Donostia Klasikoari, Donostiako Boulevard-etik irteera emango diote.

Gizonen klasikoak, 227 km izango ditu, 7 mendatekin, Jaizkibel eta Erkaitz barne. Tarteko bi sprinak Zurriolan eta Usurbilen izango dira. 22 talde parte hartuko dute 2019ko edizioan.

Martin Ibabe kirol zinegotziaren hitzetan, “oso pozik gaude Donostiako Klasikoak emakumeen lasterketa izango duelako. Eta gainera, berdintasunarekin dugun konpromisoari eutsiz, bi frogetako sariak berdinak izango dira, Kontxako banderan gertatzen den bezala.”

Emakumezkoen ibilbidea



Gizonezkoen ibilbidea


2019/06/21-an argitaratua