Aurkeztu da Emakumeen Etxeko ikastaroen 2024 Programa

Ikastaroak Urtarriletik Uztailera izango dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Gabonetako atseden-egun batzuen ondoren, Emakumeen Etxeak ohiko ordutegiarekin ireki ditu ateak (10:00 – 21:00) 2024 urteari hasiera emateko. Gainera, prest dago lehen seihileko ikastaroen eta jardueren programa; jarduera guztiak doakoak izango dira, eta baldintzak eta ezaugarriak orri honen amaieran dauden dokumentu erantsietan kontsulta daitezke.

Ikastaroetan izena-emateko sakatu hemen

Laguntza behar izanez gero Emakumeen Etxera joan eta bertan egin ahal izango da.

Eskainitako jarduera eta ikastaroak multzoka taldekatuta daude eta honako hauek dira:

Matraka guneak


Gune hauek irailetik udara arteko luzapena dute. Bertan ikasturte osoko lanketa feminista bat egiten da eta etxetik kanpoko proiekzioa duen talde bat sortzen da. Urtarrilean Batukada feminista tailerrean oraindik apunta zaitezke.

• ‘Antzerki laborategi feminista’
• ‘Klown’
• ‘Flamenko feminista’
• ‘Batukada feminista’
• ‘Xake’
• ‘Koroa’
• Irakurketa feministarako gunea: ‘Errotzeak eta deserrotzeak euskal literaturan’, ‘Irakurle eskola feminista’, ‘Alcohólicas y drogradictas’ ikastaroa, ‘Cambalache’ ikastaroa, ‘Beste ahots batzuk’ ikastaroa.

Formakuntzarako blokeak: komunitate feminista sortzen


Gai zehatzak lantzeko gune trinkoak, non diskurtsoak sortzen ditugun eta elkar hartzen dugun, formakuntzen bitartez elkar ahalduntzeko xedearekin.

• ‘Xilografia’
• ‘Elkar zaintzarako Biodantza’
• ‘Filosofía eta Feminismoa: Emakume Filosofoak arrazoi patriarkalaren aurka’
• ‘Cu-Cumbia. Elkarguneetako Borrokak: Feminismoa eta Arrazismoaren aurkako borroka gorputzetik’
• ‘Emakumeak eta adinkeria: Ez diezazkizutela zure ametsak lapurtu’
• ‘Tratu onean oinarrituta maitatzea eta zaintzea’
• ‘Autodefentsa feminista tailerrak’

Elkarguneak


Talde hauek ikasturte osoan zehar elkartzen dira eta gehienak irekiak mantentzen dira parte hartzaile berrientzat. Parte hartu nahi baduzu, deitu edo gerturatu Emakumeen Etxera.

• ‘Neska gazteentzako’ jabekuntza gunea
• ‘Etxeko langileen taldea’
• ‘Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeak’
• ‘Jatorri askotariko emakumeentzako kulturarteko gunea’
• ‘Taldeko laguntza psikologikoa’
• ‘Desgaitasuna duten emakumeen ahalduntze taldea’

Doako zerbitzuak (Hitzordua eskatzeko: 943 48 34 70)


• Arreta eta bideraketa: informazioa, orientazioa eta harrera Emakumeen Etxeko bertako baliabideetara edo kanpokoetara bideratzea.
• Etxeko langileentzako aholkularitza: honako gaien inguruko aholkularitza: eskubideak eta betebeharrak, soldatak, kontratu motak, oporrak, egun eta ordu libreak, kotizazioak, baimenak, kaleratzeak…
• Lege aholkularitza: familia zuzenbidea, lanerako zuzenbidea, atzerritartasuna, genero indarkeria, eta abar.
• Ordenagailu eta Internet zerbitzua.
• Laguntza psikologikoa: aholkularitza, prebentzioa eta ahalduntzea helburutzat izanik eta metodologia elkarreragileaz baliatuz, norberaren indarretan oinarritutako baliabideak lortuko dira.
• Gizarte aholkularitza: Gizarte laguntzei buruzko informazio behar duzu? Etxebizitza? Enplegua edo formazioa?
• Biluzik mundura: Sexualitate informazioa eta aholkularitza zerbitzua.
• Entzuteko eta feminismotik jarduteko gunea: beste norabide bat hartu nahi duten emakumeei zuzendua, eta segurtasun nahiz konfidantzazko gune batean aukerak probatu nahi dituztenentzat.
• Parekatu: ikasketak eta prestakuntza-ibilbideak homologatzeko aholkularitza.

Jardueren informazio guztia honako dokumentuan aurkitu daiteke:

KONTUAN HARTU BEHARREKO OHARRAK:
Ikastaroetan Izen ematea: urtarrilaren 15etik 29ra arte egingo da.
Gutxieneko inskripziora iristen ez diren ikastaroetan izena emateko epea luzatu egingo da, ikastaroa hasten den egunera arte.

Izen-ematea Internet bidez egingo da honako web orrialdean:

https://www.donostia.eus//juventud/EmakumeenEkintzak.nsf/register.xsp?idioma=eus

Anima zaitez eta hurbil zaitez Etxera, ez geratu izena eman gabe.

Ikastaro, zerbitzu eta ekimen guztiak doakoak dira.

Pertsona bakoitzak gehinez hiru ikastarotan eman ahal izango du izena.

Zerbitzuetan hartutako hitzorduetara aurrez abisatu gabe joaten ez direnek ezin izango dute zita berririk eskatu, urtebeteko epean.

Ikastaroa hasi eta gero utzi nahi dutenek, Etxeko koordinatzaileei jakinarazi beharko diete. Hiru saiotan kale egiten duenak -justifikatu gabe-, ezingo du ikastaro gehiagotan parte hartu urtebeteko epean.

Zozketa egingo da izena eman dutenen kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada. Nolanahi ere, bakoitzari mezu elektroniko bat iritsiko zaio jakinarazteko plazarik baduen, nola baieztatu behar duen eta, hala badagokio, itxaron zerrendan zein posiziotan dagoen.

Erlazionatutako dokumentuak

2024/01/15-an argitaratua