Palmaresa: Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 19. ekitaldia

2.700 haur eta gaztek baino gehiagok hartu dute parte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Artearen eta Giza Eskubideen Haur eta Gazteen 19. edizioak badu jada palmaresa, sariduen lanekin.

2.700 haur eta gaztek baino gehiagok hartu dute parte, eta gogoeta egin dute Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikuluei buruz; izan ere, adierazpen hori onartu zenetik 75 urte beteko dira hurrengo abenduaren 10ean.

Aurten ere ikusgarria izan da Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak, artea eta Giza Eskubideak elkartzeko egin duen gonbitari emandako erantzuna, 1.456 marrazki eta 439 horma-irudi aurkeztu baitira.

Lanak, Victoria Eugenia Antzokian ikusgai izango dira



Aurtengo ekitaldiko sari ofizialak epaimahai ofizialak aukeratu ditu. Honako hauek dira:
  • Xabier Baztarrika margolari eta irakaslea
  • Elena Odriozola ipuin ilustratzailea
  • Ricardo Ramon Dibulitoon enpresako animazio filmen ekoizleak.
Publikoaren saria, bestalde, 675 pertsonak aukeratu dute udal webgunearen bidez, emandako mila boto baino gehiagorekin.


Aurreko urteetan bezala, lan guztiak Victoria Eugenia Antzokiko erakusketa aretoan (sarrera Okendo Plazatik) ikusi ahal izango dira, apirilaren 21etik 28ra bitartean, larunbatean eta igandean 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta astegunetan arratsaldez bakarrik 17:00etatik 20:00etara. Sari banaketa, apirilaren 23an, Donostiako udaletxeko Pleno Aretoan izango da.

2023/04/04-an argitaratua