Aste Nagusiari begirako gomendioak #Astenagusia2016

Donostiako Alkate Eneko Goiak hiritarrei eskatu die 112 edo 092 telefonoetara deitzeko, edo kaleko poliziengana joateko, baldin eta edozein segurtasun arazo badago.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Larunbatean Donostiak astebeteko jai egitarauari hasiera emango dio, hain zuzen ere, antolatutako ekitaldietan jende kopuru handia espero den astebeteko jai egitaraua. Hori dela-eta, Donostiako alkate Eneko Goiak hiritarrei hainbat gomendio eman nahi dizkie, Aste Nagusi segurua pasatzeko.

Donostiako Udalak prebentzio-neurri bereziak hartu ditu eta, besteak beste, Segurtasun mahai iraunkorra osatu du, hain zuzen ere, segurtasun arloko eragile guztien ordezkaritza duen mahaia. Bertan, Udaltzaingoa, Ertzaintza, Su-hiltzaileak, Babes Zibila, Osakidetza, dBus, Mugikortasuna, Kapitania Maritimoa eta Donostia Festak egongo dira. Su-hiltzaileen Garberako egoitzan egongo da mahai iraunkorra eta bertatik koordinatuko dira jende kopuru handia hartuko dituzten ekitaldiak.  

Gainera, Su-hiltzaileek Aginte Postu Aurreratua lehen aldiz erabiliko dute aste guztian zehar su-artifizialen unean. Bertatik koordinatuko dituzte su-artifizialen sergurtasun plangintzan parte hartzen duten eragile guztiak.

Lapurretak



Era berean, Donostiako Udaletik donostiarrei eskatzen zaie, sergurtasun neurriak hartzeko lapurretarik ez jasateko, batez ere, jaiaren gune jendetsuenetan. Horrenbestez, besteak beste, segidako gomendioak eman nahi dizkie: “Diru-zorroan diru guztia ez eramateko, baizik eta poltsikoetan banatua eramateko; kreditu txartelak nortasun agiriaren ondoan ez eramateko; poltsoak aurreraka eramateko; eta batez ere, adi egoteko gune jendetsuetan”.

Baldin eta norbaitek lapurreta jasaten badu edo lapurretaren bat ikusten badu, Donostiako Udalak gomendatzen du inguruan dauden hiritarrei abisatzea, 112 edo 092 telefono zenbakietara deitzeko, eta, beti, lapurreta egiten ari denarekin kontakturik izan gabe, erasorik ez egoteko. Gainera, lapurreta jasan edo ikusi ezean gomendioa segidakoa da: Lehenbailehen udaltzainei edo ertzainei abisatzea eta lehenbailehen salaketa jartzea.

Haurrak adinduak edo arazo kognitiboak dituzten pertsonak



Donostiako Udalak, halaber, haurren, adinduen edo arazo kognitiboak dituzten pertsonen kasuetan, honakoa gomendatzen du: Onena da, arropan etiketa bat, ospitalean jaio berriei jartzen zaizkien antzeko eskumuturrekoa, edo lepoko bat jartzea. Bertan, izena eta abizenak eta kontaktua jartzea gomendatzen da. Udaltzaingoak jasotako galdutako pertsonen bila joateko lekua Udaletxea da eta baldin eta norbaitek senideren bat galduko balu, Udaltzainengana jo behar du edo 092 telefono zenbakira deitu.

Etxera itzulera, alkoholaren eta beste zenbait sustantzien kontsumoa, eta zaratak

Etxera itzultzeko orduan, Donostiako Udalak gomendatzen du gaueko garraio publikoa erabiltzea, baina, hala eta guztiz ere, norbaitek oinez itzultzea erabakitzen badu, onena da lagunduta itzultzea – betiere, ezagutu berri ditugun pertsonez fidatu gabe –, ibilibide erabilienetik eta argiztatuenetik joatea, eta leku ilunak ekiditea, besteak beste, parkeak edo zuhaitzak dauden tokiak kaleko argiaren eragina murrizten dutelako.  

Alkoholaren eta beste sustantziei buruz, Donostiako Udalak gogorarazten du debekatuta dagoela 18 urtez azpikoei alkohola saltzea edo lortzen erraztea, eta 18 urtez azpikoek debekatuta dutela edatea. Era berean, 18 urte baino gehiagoko hiritarrei eskatzen diegu, arduraz kontsumitzeko eta, batez ere, baldin eta alkohola edaten badute ez gidatzeko eta gaueko zein eguneko garraio publiko zerbitzua erabiltzeko.

Azkenik, Donostiako Udalak hiritarrei eskatzen die, jaiaz gozatzeko, behar ez den zarata sortu gabe eta, betiere, auzolagunen atsedena errespetatuz.

2016/08/11-an argitaratua