Alkateak parte hartu du gizarte inklusiboagoren aldeko on line bidezko kanpaina batean

Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Eneko Goiak, Donostiako Alkateak, Europako Batzordearen Intercultural Cities programako beste alkate batzuekin batera, parte hartu du gizarte inklusiboagoren aldeko on line bidezko kanpainan, asteartean, abenduaren 18an, ospatu zen Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta.

Intercultural Cities mundu osoko 130 hiri baino gehiago batzen dituen sarea da, eta kultur arteko lente baten bidezko azterketa egitean laguntza ematen du eta baita aniztasuna era positiboan kudeatzera eta aniztasunaren abantaila errealitate egitera laguntzen duten kultur arteko estrategia integralak garatzeko ere. Programak integrazio interkulturala sustatzen du, tokiko mailan giza eskubideak babestera laguntzeko, eta hiriei laguntzen die berdintasuna eta diskriminazio eza bermatzera, kulturen arteko topaketa eta erakundeak irekiak eta inklusiboak izatera ere.

2018/12/20-an argitaratua