Alerta Laranja: Azken ordua (14:00)

Orain arte, 200 inzidentzia daude irekita hainbat erorketa direla eta:

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

11:00

  • Orain arte, 200 inzidentzia daude irekita hainbat erorketa direla eta: zuhaitzak, objektuak, semaforoak, gabonetako argia, kontenedoreak, farolak...
  • BIZKAIA PASEALEKUAn bi bide ireki dira. Etxeetatik gertuen dagoen espaloian lanean ari dira hainbat zuhaitzekin, eta gertuen dagoen bidea itxita dago.
  • ZUHAIZTIko KIROLDEGIA itxita jarraitzen du atzealdeko kristalera erortzeko arriskua dagoelako. Donostia Kirolako teknikariak bertan lanean ari dira gaia konpontzen.
  • ALTZAKO UDAL GIMNASIOA itxita dago, argindarran matxura egon delako. Dirudienez, denboralaren ondorioz da. Iberdrolako teknikariak daude gaia konpontzen.
  • IGELDO: zuhaitz batek etxebizitza pribatu baten argindarraren gainean erortzeko arriskua du.
  • Eta une honetan lanean ari dira ERRONDO pasealekuan eta ZUBIAURRE pasealekuan bi zuhaitz trenbidera erortzeko arriskuan daudelako.

2019/12/13-an argitaratua