27. Industrialdeak energia kontsumoaren %60 aurreztea lortu du Udal proiektu bati esker

Estalitako 90 argi gune aldatu dira eta argi konbentzionalak LED argiengatik ordezkatu dira.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Donostia buruzagi den Replicate proiektuaren barneko neurri hauekin (harekin beste hirietara esportatu ahal izateko Smart City eredu iraunkor bat garatzen ari da), energia kontsumoaren %60 aurreztea lortu da eta espero da zifra hori %75era igotze joatea hurrengo urteotan.

Donostiako 27. Industrialdeak 2017. urtetik argiztapen sistema adimenduna dauka. Horrek instalazioaren energia eraginkortasuna hobetzen eta energia aurrezten du, mantenuaren kostua murriztuz, REPLICATE Europako proiektuari esker (Renaissance of Places with Innovative Citizenship and Technology), alegia; Horizon 2020 programaren smart ezarpenen lighthouse (faroa) proiektu bat (SCC1 Smart Cities and Communities deialdia). Azken hura hirietara orientatutako ikerketa eta berrikuntzarako Europar Batasuneko programarik handiena da, non Donostia hiria buruzagi den, eta Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoak koordinatzen duen, Donostia Sustapenaren bidez.

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi zuen: “ahalegin garrantzitsua egiten ari gara energia-eraginkortasunaren inguruko politika konbentzionaletatik haratago. Bonbillen ordez led sistemakoak jartzeaz gain, sistemari adimena gehitu diogu, eta sensorika bitartez argiteria publikoaren kontsumoan gehiago aurrezten da. Halaber, gure ustez, zabaltze teknologiko horiek, kasu honetan bezala, hiriko industria-poligonoetaraino iritsi behar dira”.

REPLICATE proiektuaren esparruan, Donostian hainbat jarduera ezartzen ari dira, gehienak Urumeako Ibarraren barrutian murgilduta, non honako hauek biltzen diren: Txomin bizitokia, 27. Industrialdea eta Ametzagaina parke berdea. IKT eta azpiegituren jardueren barruan, 27. Industrialdean, 2017an zehar, burutu den jardueretako bat argiztapen publiko adimenduna instalatzea izan da.

Horren ondorioz, estalitako 90 argi gune aldatu dira bi kontrol mahaiengatik eta argi konbentzionalak LED argiengatik ordezkatu dira.

2018/03/16-an argitaratua