2019 #DonostiakoInauteriak: TAOn aldaketak, DBUSeko zerbitzu bereziak, Euskotren, Ekialdebus,...

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

TAO

           
Otsailaren 28tik martxoaren 4ra ospatuko diren inauteriak direla eta, Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan  aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, otsailaren 27tik, asteazkenetik, marxoaren 4ra arte, hurrengo asteko astelehenerarte, biak barne.    

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan)  araututako ordutegiaren barnean.        

Donostia Kalean: Bide mozketak, lanak,...

DBUS

         
Inauteriak direla eta, Larunbat honetan Dbus-ek Gautxori zerbitzuak eskainiko ditu goizeko 5:00ak arte, hau da, ohi baino ordubete gehiagoz luzatuko ditu zerbitzuak. Bestetik, asteburuan zenbait ibilbide eta geltoki aldaketa egingo dira Erdialdean eta auzoetan, Inauteriak eta Iñude eta Artzaiak direla eta. Xehetasun guztiak dbuseko webgunean daude          

Euskotren

         
zerbitzua indartuko da Donostiako Inauterietan  

Ekialdebus

         
Donostian inauteri desfilea dela eta, martxoak 2, larunbata eta martxoak 3, igandea, 15:30etik 21:30era, gutxi gorabehera, linea hauek aldaketak jasango dituzte        
     
 

2019/02/27-an argitaratua