Donostiako Maratoi Erdiak trafiko aldaketak eta zirkulazio etenak eragingo ditu igande honetan, apirilaren 7an

Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
  
   
Igande honetan, apirilaren 7an, egingo den Maratoi Erdirako baliabide guztiak prest ditu Udalak. Udaltzaingoa, Mugikortasuna, Herri Babesa, Mantentzea eta Dbus elkarlanean ari dira. Hiriak trafiko aldaketa garrantzitsuak izango ditu, aurreikusitako etenak direla eta Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du.    

19. Maratoi Erdia 10:00etan hasiko da 12:30 alderako amaitzea aurreikusten da. Proba Boulevardean hasi eta amaituko da, eta erdialdetik, Antiguatik eta Grosetik igaroko da. Horregatik, hainbat zirkulazio neurri hartuko dira.      

Zehazki, Boulevard zumardia 6:00etatik 13:30ak inguru arte itxita egongo da. Bestalde, 9:45etik 12:30era bitartean, itxita egongo dira Hernani kalea, Kontxa pasealekua, Zurriola hiribidea eta Nafarroa hiribidea.  

Lasterketa abiatu ondoren, Hernani kaletik igaro ahalko dira ibilgailuak.      

Aipatutako kale horietako herritarrek ibilgailua erabili behar izanez gero, Mugikortasun agenteen, udaltzainen eta lasterketaren antolatzaileen aginduak bete beharko dituzte.    

Herritarrentzako gomendioak


Udalak eta antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei, beren laguntzarengatik. Era berean, gomendatzen dute, alde batetik, hirian garraio publikoa erabiltzea, eta, bestetik, kontuan hartzea ibilgailuak mantsoago ibiliko direla hiri barruan; hori dela eta, komeni da garaiz ateratzea. Horrez gain, gomendagarria da hirian garraio publikoa erabiltzea.      

Erlazionatutako dokumentuak

2019/04/04-an argitaratua