Donostiak 189.093 biztanle ditu

Atzerritarrak biztanleriaren %10,2 dira, iaz baino 1.080 gehiago

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



189.093 biztanlerekin amaitu zuen Donostiak 2023a, hau da, iaz baino %0,18 gehiago, 350 biztanle gehiagorekin, eta beraz, hiriak historian izan duen biztanle-kopuru handiena da.

2023ko abenduaren 31ko erroldaren datuek adierazten dute biztanle-kopurua handitu dela, baita batez besteko adina ere, 47 urte (iaz baino urtebete gehiago). Emakumeen batez besteko adina 48 urtekoa da, eta gizonezkoena, aldiz, 45 urtekoa.
  • Gros (50 urte) Erdialdea (49 urte) eta Antigua (49 urte) auzoak dira batez besteko adin altuena duten auzoak,
  • eta aldiz, Loiola (43 urte) eta Aiete (43urte), dira batez besteko adin baxuena dutenak.

Era berean, hirian emakume gehiago dago gizonezko baino. Biztanleen %52,7 emakumezkoa da, eta gehiago bizi dira. Eta zehatzago, 65 urtetik gorako biztanleei erreparatzen badiegu, %58,7 emakumeak dira. Eta 80 urtetik gorako biztanleen %66,4 emakumeak dira.

Auzoak

  • Amara Berri da biztanle gehien izaten jarraitzen duen auzoa, 30.192 biztanlerekin (biztanleen %16).
  • Jarraian Erdialdea (22.264) eta Altza (20.484) daude.
  • Hiru auzo hauek gehi Grosek (17.943) biztanleen %48 zenbatzen dute.

Bestalde,
  • Zubieta da biztanle gutxien dituen auzoa, 314 (%0,2).
  • Gainera, Aiete (+186) da 2023an gehien hazi den auzoa, eta jarraian Intxaurrondo (+174), Altza (+142), Erdialdea (+123) eta Añorga (+117) daude.
  • Amara Berri (-283), Gros (-126), Antigua (-30), Ategorrieta-Ulia (-28), Ibaeta (-20), Miramon-Zorroaga (-16) eta Miracuz-Bidebieta (-3) dira biztanleak galdu dituzten auzoak.

Atzerritarrak


Atzerritar kopurua %5,92 hazi da Donostian 2023an. Guztira, 1.080 atzerritar gehiago daude, eta guztira 135 herrialdetatik etorritako 19.316 biztanle daude. Hortaz, atzerritarrak hiriko biztanleen %10,2 dira (2022an %9,7 ziren).
  • Hondurasek jarraitzen du atzerritar kopuru handiena izaten (2.514 biztanle). Jarraian Nikaragua (1.975) eta Kolonbia (1.761) daude. Kolonbiak hirugarren postuan jarraitzen du eta Morokok, aldiz, laugarrenean (1.346).
  • Bi herrialde hauen biztanle kopurua hazi egin da. Lau nazionalitate horien biztanlde kopurua gehi Italiatik etorritakoak (1.047) hirian bizi diren atzerritaren %44,7 dira.

Jaiotze-tasa eta zahartze-indizea


Jaiotze-tasak gora egin du, eta 5,69koa da (2022an 5,58koa izan zen).
  • Igeldok izan zuen tasarik altuena (9,02), jarraian Añorga (7,63)
  • eta aldiz Martutene da tasarik baxuena duena (2,20).

Zahartze-indizeari dagokionez, gora jarraitzen du eta 210,5koa da, hau da, iaz baino 6,8 puntu gehiago. Ondorioz, hirian
  • 65 urtetik gorako 2,1 pertsona daude 15 urteko pertsona bakoitzeko.
  • Gros eta Erdialdea dira zahartze-indize handiena dutenak, 65 urtetik gorako 3,13 eta 3,03 pertsona daude 15 urteko pertsona bakoitzeko;
  • eta Loiola eta Aiete dira auzo gazteenak, 65 urtetik gorako 1,29 eta 1,38 pertsonekin 15 urteko pertsona bakoitzeko.

2023an 1.079 haur jaio dira hirian, baina 2.020 pertsona hil dira. Hortaz, saldo begetatiboa (jaiotzak ken heriotzak) -941 pertsonakoa da.

Ehunekoei erreparatuta,
  • donostiarren %25,7k 65 urte baino gehiago dute,
  • %7,8k 80 urte baino gehiago,
  • eta 116 pertsonak 100 urte baino gehiago dituzte. 2023ko abenduaren 31n hiriko pertsona helduenak 112 urte zituen.

2024/04/09-an argitaratua