Donostia UP! planak, 9 milioi euro baino gehiagorekin, bere aurrekontuari %14 gehitu dio

Planaren funtsezko ardatza pertsonak dira eta horien inguruan enpresak eta lurraldea bezalako bestelako kontzeptuak egituratzen dira, berrikuntza, talentua eta smart garapenarekin maisu ildo gisa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



9,2 milioi euroko aurrekontu batekin, iaz baino %14 gehiago, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2018 planaren bidez, hainbat neurri berriz jarri ditu abian, epe ertainean eta luzean aplikatzeko, giza kapitala, enpresa lehiakortasuna eta lurralde kohesioaren kontzeptuen inguruan biratzen duen estrategia baten barnean.

Planak jarraitzen du talentua erakartzearen eta atxikitzearen eta berrikuntza sustatzearen aldeko apustua egiten, eta beste bi kontzeptu bereganatu ditu: enpleguaren kalitatea eta berdintasuna.

Donostiako alkate Eneko Goiak ondorengoa adierazi du: “nahiz eta gure hiriak langabezia-tasa baxuena izan euskal hiriburuen artean, helburuak asmo handiagoa izan behar du. Hain zuzen ere, enplegua sortzea finkatzeko baldintzak sortzen jarraitu behar dugu, eta, zentzu horretan, prestakuntza eta ekintzailetza bultzatzea da dagoen bide bakarra, ezbairik gabe”. Halaber, Goiak nabarmendu du Donostia UP! programaren esparruan bultzatutako sustapen-planen bitartez, “aukera berriak eman eta hazkundea finkatu nahi dela, gure hiria enplegua sortzeko ingurune bezala finkatu dadin eta lan-merkatu kualifikatua izan dezan”.

Ernesto Gasco Alkateordeak honakoa azpimarratu nahi izan zuen: "Donostia UP! 2018 plana berriz ere hiriko ekonomia hazkuntza jasangarria sendotzeko tresnatzat jo da. Aurten, neurri desberdinak uztartu dira, esaterako; enplegua eta kohesioa bezalako epe laburrerako estrategiak, eta baita ere hiri azkarra edo talentua eta berrikuntza bezalako etorkizunera begiratzen duten beste batzuk. Bestalde, aurtengo Planak genero berdintasunera eta enpleguaren kalitatera zuzenduriko zeharkako osagaia nabarmen zabaldu da"

Plan berria hiriarentzat funtsezkoak diren hiru esparruetako esku-hartzearen logika batetik proposatu da:

  • PERTSONAK, gizarte ororen oinarri gisa. Pertsonei lagundu behar zaie garatzeko eta lan munduan txertatzeko, talentua sustatuz eta gizarte kohesioaren alde eginez.
  • ENPRESAK, enplegua sortzeko eta gizarte eta ekonomia garatzeko funtsezko tresna gisa, balio erantsi handiagoa duten eta berrikuntzaren aldeko apustua egin dutenak nabarmenduz
  • LURRALDEA: alegia; auzoak, azpiegiturak, espazioak eta enpresen eta pertsonen jarduera hedatzen den eta SMART proiektuen garapenaren xede diren ingurua osatzen duten ekipamenduak.


Esku-hartze eremu hauetaz gain, Donostia UP! Planak hirirako funtsezko lau apustu planteatu ditu:

  • Berrikuntza sustatzea, lurraldeko enpresek eta entitateek euren jarduerak planteatzeko oinarri hartu behar duten funtsezko balio gisa. Horrenbestez, lehentasuneko xedetzat jo da balio erantsi handiagoa duten enpresa proiektuei laguntzea eta hiriko berrikuntza ekosistema sustatzea.
  • Talentuaren aldeko apustua, hirirako funtsezko aktibo gisa, lan merkatuan txertatzeko edo jarduera berriak sortzeko gaitasunak dituzten pertsonei nabarmen lagunduz.
  • Gaitasunen garapen horretan heziketa ezinbestekoa da, horrenbestez, plana nabarmentzen da gazteenen artean berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen dituzten hainbat programak dituzten hezkuntza etapetan.
  • Donostia garapen azkarra burutzen ari da, munduan erreferentzia den smart hiri bilakatu nahi du, hiriko zein auzoetako erronkei aurre egiteko aukera bideratzen duena, teknologiak eskaintzen dituen aukeren bidez.

2018/04/27-an argitaratua