Artea eta Giza Eskubideak lehiketaren irabazleen on-line aukeraketa

Martxoak 31 arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen XV. ekitaldi honetan, herritarrek aukera izango dute Publikoaren Saria erabakitzeko, margolanak epaimahai ofizialak aukeratutakoen artean hautatu beharko dituzte, hainbat kategoria eta modalitatetan. Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!
Ekitaldi honetan 2.600 parte-hartzaile baino gehiago izan dira, eta 1.800 lan baino gehiago aurkeztu dira, bakarkako eta taldeko marrazkiak kontuan izanda. Aukeratzeko epea amaitu ondoren, webgune horretan bertan argitaratuko da irabazleen zerrenda, eta zuzenean jakinaraziko zaie bai irabazleei, bai parte hartu duten zentroei.

Urtero bezala, aurten ere, 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartu dute lehiaketan. Honako honetan, jolasteko eskubideari buruz hausnartu dute. Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 31.1 artikuluan jasotzen da eskubide hori. Hain zuzen, atsedenerako eta aisialdirako eskubidearekin batera, jolasetarako edo dibertimenduzko jardueretarako eta kultura bizitzan eta artean askatasunez parte hartzeko eskubideak aitortzen dira. Parte hartzaileek beren ideiak eta gogoetak irudikatu dituzte egindako lanetan, eta horiek Donostiako Udaleko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen webgunean erakutsiko dira, jendeak aukera ditzan.

Parte hartzeko jarraibideak:

1. Sartu hemen: www.donostia.eus/gizaeskubideak

2. Webgunearen ezkerraldean sakatu “Margolanak aukeratu” lotura eta handik nahi duzun kategoria eta modalitatea hautatu dezakezu. Margolan bat hautatzeko sakatu “Aukeratu” botoia.

3. Erabiltzaile berri gisa erregistratzeko orria zabalduko zaizu: bete ezazu inprimakia zure datu pertsonalekin eta gogoan hartu helbide elektronikoa eta pasahitza, beste modalitate eta kategorietan parte hartzeko beharko dituzu eta.

4. Minutu gutxiren buruan, mezu bat jasoko duzu erregistratu duzun helbide elektronikoan. Bertan azalduko den esteka sakatzen duzunean, kategoria eta modalitate bakoitzeko marrazki bana hautatu ahal izango duzu “Aukeratu” botoia sakatuta.

* Ez badituzu lanak saio bakarrean aukeratu nahi, ez dago arazorik, lotura horretan nahi adina aldiz sar zaitezke eta.

EPEA: Martxoaren 4ko eguerdiko 12etatik martxoaren 31ko gaueko 12etara.

2019/03/04-an argitaratua