Cristina Iglesiasek uharteko itsasargiaren obraren maketa aurkeztu du

Artista eta urrezko danbor donostiarrak Udalbatza aretoan erakutsi du maketa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udaletxeko Udalbatza aretoak hartu du gaur goizean Cristina Iglesiasen lanaren aurkezpena, hain zuzen ere, Santa Klara uharteko itsasargiaren barruan egingo duen lanaren aurkezpena.

Bertan, Cristina Iglesias eta bere taldearekin batera, parte hartu dute, Donostiako alkate Eneko Goiak, udal talde guztietako hainbat zinegotzik, beste erakundeetako hainbat ordezkarik, eta hainbat gizarte- eta kultura-eragilek.

Donostiako alkate Eneko Goiak eskultorearen aurkezpena egin du eta honakoa esan du: "Maketaren emaitza bikaina da". Cristina Iglesiasek aldiz, segidakoa azaldu du: "Lan honekin itsasoaren eta kostaldearen garrantziari buruzko hausnarketa sortu nahi dut".

2018/11/30-an argitaratua