Liburua argitaratu da erraldoien eta buruhandien 40.urteurrena eta erraldoiak dantzatzeaz arduratzen den Itzurun elkartearen 25.urteurrena direla eta
Itzuruneko presidente eta liburuaren egile Borja Muñoz Niharrak azald du, konpartsaren historia ezagutzeko aukera ematen duen liburua dela, XVII.mendean lehen aldiz hirian agertu zirenetik. Era berean, honakoa gaineratu du: “Liburua pentsatuta dago haurrek zein helduek altueran lau metro dituzten bizilagun berezi hauek eta euren lagun bihurriak ezagutu ditzaten”.
Liburuaren hitzaurrea Donostiako alkate Eneko Goiak idatzi du eta Donostiako Festaken laguntza du. Liburua Alboka artisautza dendan dago salgai, baita hiriko beste hainbat liburu dendatan ere, eta internet bidez kilikids.es. Web atarian.
Liburua euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da. Eta salmentatik jasotzen den dirua haurren gaisotasunen ikerketara eta haur horiek familiak laguntzera bideratuko dira.
2022/08/08-an argitaratua