Marrusko baratzeak lehiaketara atera ditu Donostiak

Fase honetako 88 baratzeei beste 90 gehituko zaizkie datorren urtean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak lehiaketara aterako ditu Marrus inguruko baratze publikoak. Hala, eskabideak aurkezteko epea irekiko du;
  • 2022ko abenduaren 16tik urtarrilaren 22ra izango da


Ekologiako zinegotzi Marisol Garmendiak adierazi du "88 baratze emango direla orain, baina Marrusen bigarren fasean ere izango direla beste baratze batzuk, eta datorren urtean izango dela haiek eskuratzeko bidea. Baratze publikoen programa honekin tokiko nekazaritza eta bertako produktuen autokontsumoa sustatu nahi ditugu, eta ohitura osasungarriak garatu ere bai, herritarren eskura jarri ditugun lursail publiko hauen bidez."

Baratzeak urtebeterako emango dira, 5 urtera arte luzatzeko moduarekin. Kupo hauek izango dira zozketatuko diren 88 baratzeetan:

• 3 baratze, gizarte laguntzako elkarteentzat

• 3 baratze, elbarritasunen bat duten pertsonentzat

• 8 baratze, 18 eta 30 urte bitarteko pertsonentzat

• 47 baratze, 31 eta 60 urte bitarteko pertsonentzat

• 27 baratze, 61 urte baino gehiagoko pertsonentzat

Publikoki jakinaraziko da oraingo baratzeak emateko zozketaren eguna, baina bigarren fasekoak prest izandakoan, oraingo zozketan itxaron-zerrendan geratutako pertsonei emango zaizkie haiek, lehen esandako kupoetan banatuta.

Baratze publikoak dira, txikienak ere 49 m² ditu eta instalazio komun batzuk ere bai: armairu batzuk dituen txabola, erremintak gordetzeko biltegia eta aska batzuk, baratzeetatik 30 metro baino gertuagora. Baratzea erabiltzeko prezio publikoa 60 euro izango da urtean, eta 100 euroren fidantza ere jarri beharko da. Esleipenaren epea bukatutakoan edo titularrak uko egin eta lursaila behar bezala dagoela ikusitakoan itzuliko da fidantza.


Baratze publikoa eskatzea: online tramitea

Erlazionatutako dokumentuak

2022/12/15-an argitaratua