EkinDendak, Donostiako ekintzaile komertzialei lokalak eskuratzen lagunduko du

124.000 €-ko ekimena Next Funtsen bidez finantzatuko da,

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, “EkinDendak” programan izena emateko deialdia egin du. Ekimen honen bidez, ekimen komertzial berritzailea bultzatu nahi da hirian, eta, hala, pertsona ekintzaileei aukera eman nahi zaie beren negozioak kalean probatzeko eta bezeroekin harreman zuzena duten negozio-eredua doitzeko.

Programaren faseak



1. Lehen 16 asteetan, Puntu Dendan, Donostia Sustapenaren merkataritza-arloko ekintzailetzarako erreferentziazko eta prestakuntzako gunean, prestakuntza espezializatua eta aholkularitza pertsonalizatua emango dira, negozioaren ideia garatzeko. Prestakuntza merkataritzari laguntzeko Next Generation funtsen bidez finantzatu da.

2. Ondoren, 24 astez, hazteko ahalmen handiagoa dutenez, beste hautaketa bat gainditzen duten merkataritza-ekimenak programarako prestatutako aldi baterako kokapenetan egongo dira, eta beren negozio-planaren bideragarritasuna aztertuko dute. Udaberritik aurrera, aukera klasikoak eskainiko dira lokal komertzialetan eta pop up espazio iragankorretan. Horretarako, merkataritzako lokal bat dago Mandasko Dukean, eta bi edukiontzi, merkataritzako gune gisa egokituak, aztertzen ari diren hiriko kokalekuetan jarriko direnak.

Programan parte hartu nahi dutenek azaroaren 30a arteko epea dute eskaerak Donostiako Sustapenean aurkezteko.

Jauzi kualitatiboa



Marisol Garmendia Ekonomiako eta Bertako Enpleguko zinegotziak azpimarratu duenez, “EkinDendak benetako jauzi kualitatiboa da, pertsona ekintzaileei lokal komertzialetarako sarbidea errazten dielako eta denda berriak abian jartzeko oztopo nagusietako bat gainditzen laguntzen duelako”. Alde horretatik, Enplegu zinegotziak nabarmendu duenez, “EkinDendak talentu gaztea eta proiektu berriak txertatzen laguntzen du Donostiako merkataritzan, ekintzaileei ekiteko informazioa eta tresnak emanez, eta lokal komertzialak dituzten itxaropenei erantzuten dien egiaztatzeko aukera emanez

Erlazionatutako dokumentuak

2023/10/25-an argitaratua