Eraikinak birgaitzeko laguntzak ekainaren 14a arte eskatu ahal izango dira

Apirilaren 26tik aurrera eskatu ahal izango dira dirulaguntza hauek

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Enrique Ramos Hirigintzako zinegotziak sinatu du Donostiako bizitoki-eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko eta haien irisgarritasuna hobetzeko laguntzen deialdia.

Apirilaren 26ko 09:00etatik ekainaren 14ko 14:00etara aurkeztu ahal izango dira dirulaguntzak jasotzeko eskaerak. Udalaren diru-kutxek 2.900.000 euro erreserbatu dituzte, guztira, xede horretarako.

2018ko ekainaren 21ean, Udalbatzak hainbat aldaketa onartu zituen eraikinak birgaitzeko dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzan, hala nola, lehentasuna ematea eraikinen irisgarritasuna hobetzeko obrei; horretarako, lehengo ordenantzan ezarritako ehunekoa % 15 zen; orain, berriz, % 80. Hala, igogailuak edo arrapalak jarriko dira, eta eskailerak hobetu, horren beharra duten bizitoki-eraikinetan.

Beste berrikuntza bat da, aurrerantzean, dirulaguntzak eskatzeko epea itxia izango dela (apirilaren 26tik ekainaren 14a arte, aurten), eta beste aldaketa nabarmen bat da, behin aurrekontuko kontu-saila agortuta, ez dela eskaera berririk onartuko.

Deialdi honek beste helburu bat ere badu: dirulaguntzak ematea etxebizitza hutsak alokairuaren merkatuan jartzea sustatzeko, merkatuko prezioetan baino merkeago, eta, azken batean, eta zeharka, eraikuntzaren sektorean enplegua sortzea eta/edo mantentzea bultzatzeko.

Pertsona fisikoek prozedura honen izapide guztiak bitarteko elektronikoak erabiliz nahiz aurrez aurre eskatu eta egin ahal izango dituzte. Pertsona juridikoek, berriz, bitarteko elektronikoak baliatu beharko dituzte izapideok eskatu eta egiteko: Udalaren web orrian horretarako dagoen izapidera sartu beharko dute, bertan ezarritako eskakizunak beteta. www.donostia.eus/Trámites

2019/04/16-an argitaratua