Amara Haurtxoko eta Gazteleku berrien irekiera festa

Urriaren 21ean 17:00etatik aurrera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Amarak, Haurtxoko eta Gazteleku berriak izango ditu ostiraletik (urriak 21) aurrera. Prestaketa lanak eta gero azkenean Amara Haurtxoko eta Gazteleku berriak irekiko dira kokapen berri batetan! Anoetako estadioan izango gara hemendik aurrera, zehazki Anoeta pasealekua, 17.ean.

17:00etatik aurrera irekiera festa antolatu da eta ekintza ugari egongo dira familia, haur eta gazteentzat: besteak beste, tailerrak, jolasak, merendola eta dantza.

Amara Haurtxokoa eta Gaztelekua irekiera festa
Ordua: 17:00-20:00
Helbidea: Anoeta pasealekua, 17

Programa


Haurtxoko eta Gaztelekuko kanpokaldean:
17:00-20:00: Photocall
17:30-19:00: Dantza saioa

Haurtxokoan
17:00-18:30: Aurpegi margoketa
17:00-19:30: Marrazki txokoa
18:45-19:25 Globoflexia
17:30-19:00 Krepe tailerra: gaziak eta gozoak

Gaztelekuan
17:00-17:50: Telazko poltsak eta bisera tailerrak
18:00-19:15: Air brush tatuajeak
19:00-19:30: Merendola osasuntsua

2022/10/19-an argitaratua