Donostiak 1502 trafiko istripu izan zituen 2021ean

2020an baino %9,7 istripu gehiago gertatu ziren, baina 2019an baino %4 gutxiago

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostian 1.502 trafiko istripu gertatu ziren 2021ean, iaz baino %9,7 gehiago, baina 2019an baino %4 gutxiago. Kontuan hartu behar da, 2019a pandemiak eragindako mugikortasun murrizketarik gabeko azken urtea izan zela.

Era berean, gutxi gorabehera istripuen erdia (732) zauriturik gabekoak izan ziren, eta guztira hiru pertsona hil ziren, 2020an baino bat gehiago, baina 2019an baino bat gutxiago.

Autoak eta bi gurpilatako ibilgailuak inplikatu nagusienak


  • Autoak (452 inplikatu) zein motorrak (328) izan dira pertsona zaurituekin gertatutako istripuen protagonista handienak. Kasu gehienetan istripuen kausa distrazioa eta trafiko arauen urraketa izan dira.
  • Bigarren urtez estatistikak patinete elektrikoen datuak jasotzen ditu. Ibilgailu mota horiek 2021ean 44 istriputan egon ziren inplikatuak, hau da, iaz baino 11 gehiago.
  • Bizikleta da istripuetan gehien inplikatuta egon den hirugarren ibilgailu mota. 2021 ean 181 bizikleta egon ziren inplikatuta zaurituak egondako istripuren batetan, 2020ean baino 45 gehiago, eta 2019an baino 52 gehiago.

Istripuak - Accidentes 2021


Istripuen ia erdia zauriturik gabekoak

Donostiako 2021eko trafiko istripuen estatistikak erakusten du istripuen %48,7 zauriturik gabekoak izan zirela, eta gainerakoetan izandako zaurituen kopurua (881) iaz baino handiagoa izan zela (800).

881 zauritu horietatik 828 arinak izan ziren, 50 larriak, eta hiru hildako egon ziren. Hildakoen kopurua iaz baino bat handiagoa izan da, baina 2019an baino bat gutxiago. Hildakoak hiru motor gidari izan ziren.

Istripuak - Accidentes 2021


Harrapatze kopurua mantendu da

Donostian 2021ean 85 harrapatze gertatu ziren, iaz baino bat gutxiago, baina aldiz, harrapatze horietan izandako zaurituen kopurua berdin mantendu da: 95 pertsona harrapatuak izan ziren.

Dena dela, 2021ean harrapatze baten ondorioz inor ez zen hil; 89 pertsonak zauri arinak izan zituzten eta 6 pertsonak zauri larriak. Eta horietatik 87 oinezkoak ziren.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/02/18-an argitaratua