1. Eraikuntza energia eraginkortasunari buruzko udal ordenantza berriaren proposamena landu aurreko kontsulta publikoa (ekarpenak 2018/03/07 arte)
Ingurumen zuzendaritza honek Zarata eta Bibrazioen Ordenantza berri bat sustatu nahi du, gaur egungoa egokitu eta eguneratzeko, arau autonomikoarekin eta horren inguruan herritarrengan atzemandako sentsibilitatearekin bat etor dadin. 39/2015 Legeko 133. artikuluak xedatutakoarekin bat, txosten hau egin dugu, gauzatu nahi dugun proiektua azaltzeko.
2. Zarata eta Bibrazioari buruzko udal ordenantza berriaren proposamena landu aurreko kontsulta publikoa (ekarpenak 2018/03/07 arte)
Eraikuntzako energia eraginkortasunari buruzko udal ordenantza berri bat sustatu nahi du Ingurumen Zuzendaritzak, Donostian eskatzen dituzten obra lizentziak arautu ahal izateko. Hala, indarreko arauak betetzeaz gain, kudeaketa sostengagarriagoa eta energia aldetik efizienteagoa lortuko dugu eraikuntzako esku hartzeetan, dela eraikin berrietan dela lehengo eraikinetan.