Elkarteentzako Ikastaroak Herri Partaidetza Zerbitzuaren eskutik

Dirulaguntza eskaeren kudeaketa, Prozesu parte hartzaileak sustatzeko gakoak, Komunikazio tresna eraginkorrak, Ebaluazioa: nola hobetu gure proiektuak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Herri Partaidetza zerbitzutik, Donostiako elkartegintza indartzeko asmoz, lau ikastaro antolatu ditu 2023 urteko lehen hiruhilekoan, entitateen kudeaketan zein proiektu edo ekimenen garapenean elkarteentzako lagungarri izateko helburuarekin. Ikastaro hauek pH Gunea-ren baitan kokatzen dira, Donostiako partaidetzaren kualitatea hobetzeko bideak proposatzen dituen proiektua.

Hauek dira urteko lehenengo hiruhilekoan egingo diren ikastaroak
  • Dirulaguntza eskaeren kudeaketa
  • Prozesu parte hartzaileak sustatzeko gakoak
  • Komunikazio tresna eraginkorrak
  • Ebaluazioa: nola hobetu gure proiektuak?

Saio guztiak Udaletxeko eraikinean izango dira. Ikastaro guztiak independienteak dira, eta norberak gehien interesatzen zaion ikastaro edo ikastaroetan izena emateko aukera edukiko du.

Izen-ematea doakoa da, eta ondorengo inprimakiaren bitartez egin beharko da, otsailak 13 baino lehen formulario honen bidez




DIRULAGUNTZA ESKAEREN KUDEAKETAU



Epe laburrean irekiko da udal diru-laguntzen deialdiaren baitan eskaerak aurkezteko epea eta Partaidetza Zerbitzuko teknikariek emango dituzte tramitazioari buruzko azalpenak. Donostiako udaleko dirulaguntza eskaera egiteko erabili beharreko web formulario orokorra aztertuko da: eskaerara tramiterako sarbidea, eskaera bat nola hasi, online formularioan mugitzea, formularioa betetzea eta eskaera aurkeztu eta sinatzea. Tramitazioari buruzko ikastaro orokorra izango da, diru-laguntza lerro bakoitzaren zehaztasunetan sartu gabe.


Euskaraz: otsailak 14 asteartea
Gazteleraz: otsailak 15 asteazkena
2 ordutako saio bakarra, 18:00etatik 20:00tara.

PROZESU PARTE HARTZAILEAK SUSTATZEKO GAKOAK



Bilera eta talde-lan eraginkorra errazteko jarrera, tresna eta dinamikez arituko gara. Prozesu parte-hartzaileak aurrera eramateko kontuan hartu beharreko diseinua, metodologia eta tresna ezberdinak landuko dira, eta elkarteek parte-hartzeari dagokionez dituzten erronkak identifikatu eta horiei erantzuteko gakoak bilatuko ditugu.

Euskaraz, bi saio, bakoitza 2 ordu eta erdikoa.

Otsailak 22 eta marxoak 1 (asteazkenak)
18:00etatik 20:30tara.
Emun-en eskutik

KOMUNIKAZIO TRESNAK



Elkarteon proiektuak edo ekimenak hobeto komunikatzen lagunduko diguten tresna eraginkorrei buruz arituko gara: mailing, whatsapp, sare sozialak...

Gazteleraz, bi saio, bakoitza 2 ordutakoa.

Martxoak 21 eta 28 (astearteak)
18:00etatik 20:00tara.

TaPuntu-ren eskutik



EBALUAZIOA: NOLA HOBETU GURE PROIEKTUAK?



Hasteko, gure proiektuen helburuak eta izan behar dituzten ezaugarriak nola zehaztu azalduko dugu. Ebaluazioa tresna bat da gure proiektuak hobetzeko eta gure helburuak lortzera hurbiltzeko. Gure ekintzak birplanteatzen eta birkokatzen laguntzen digun tresna, bilatzen dugun tokian eragitea lortzeko.

Gazteleraz, bi saio, bakoitza 2 ordutakoa.

Martxoaren 22 eta 29 (asteazkenak).
18:00etatik 20:00tara.

Hezkide-ren eskutik.

- Ikastaroek edukiera mugatua izan dezakete. Izen-ematea egin den ordena errespetatuko da. Elkarte beretik pertsona batek baino gehiagok parte hartu ahal izango du, baina edukiera betez gero, elkarte ezberdinetako jendearen parte hartzea lehenetsiko da.

- Ikastaroren baten izen-emate nahikorik jasoko ez balitz, bertan behera gelditu liteke.

2023/02/06-an argitaratua