Udalak Mugikortasunaren Europako Astea ospatuko du

Irailaren 16tik 22ra.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak bat egin du aurten ere Mugikortasunaren Europako Astearekin, eta, horretarako, hainbat jarduera prestatu ditu irailaren 16tik 22ra bitartean “Isurketarik gabeko mugikortasunaren alde” lemarekin.

Pilar Arana Mugikortasun zinegotziak adierazi duen bezala, “osasun egoerak sortzen dituen zailtasunak gorabehera, departamentuak arreta jarri nahi du aste honetan emisiorik gabeko mugikortasunerako planteamenduak dakartzan onuretan”.

Programazioaren laburpena


  • Datorren asteazkenean, irailaren 16an, hasiko da programazioa, “Hirian segurtasunez ibiltzeko haur-autonomia” izeneko ekimena abian jarrita. Ekimen hori ikastetxeei zuzendutako proiektu pilotua da, hiriko hainbat ikastetxetako sarbideetan bide-segurtasuna hobetzeko
  • Hilaren 16an bertan, Dbus-ek sentsibilizazio-kanpaina bat hasiko du, eta autobusa garraiobide jasangarri gisa erabiltzea sustatuko du “Donostia jasangarriaren alde… Mugi zaitez Dbus-en” lemapean.
  • Hiriko adinekoek eta mugikortasun murriztua dutenek triziklo egokituko ibilaldia egin ahal izango dute “Bizikletaz adinik gabe” jarduerari esker. Ekimen hori 17 eta 19an izango da, 17:00etatik 18:00etara, Tabakaleratik abiatuta, erretiratuen hainbat etxetatik aldez aurretik izena eman duten pertsonekin.
  • Bestalde, hilaren 18an (ostirala), 17:00etatik 20:00etara, Alderdi Ederren egingo den Cargo Bikes (zamako bizikletak) erakusketan parte hartzeko aukera izango dute familiek. Adinekoek, gazteek eta haurrek bertatik bertara ikusi ahal izango dute horrelako bizikletek hirian duten erabilgarritasuna eta erosotasuna. Sei bizikleta herritarren eskura egongo dira, behar diren osasun neurri guztiak betez.
  • Irailaren 20an, igandea, Kontxako pasealekua ibilgailu motordunez eremu guztiz libre bihurtuko da, eta 9:00etatik 21:00etara oinez zein bizikletaz gozatu ahal izango da. Hala, irailaren 22an urtero egiten den “Autorik gabeko Europako Eguna” aurreratuko da. Pasealekua erdiko eremuaren aldetik moztuko da, Mirakontxako igoerarekin bitan banatzen den puntuan (trafikoari irekita geratuko den igoera), eta Antiguoko aldetik, tunelaren beste aldean, Satrustegi eta Zumalakarregi ingurabidean moztuko da.
  • Eta astelehenean, hilak 22, Ruta 25 Bizikleta-ibilaldiaren txanda izango da, 10:00etan Alderdiederretik abiatuko dena. Aurten jarduera sinbolikoa izango da, gaur egungo osasun egoeraren ondoriozko murrizketak direla eta. Beraz, gehienez ere 10 pertsonak parte hartuko dute bizikletarekin zerikusia duten erakundeen ordezkari gisa.
  • Herritarrak Donostiako hiriko oinezkoentzako sarearen plano berria ikustera joan ahal izango dira Alderdiederrera hilaren 22an

Egitaraua



DATA
JARDUERA
LEKUA

AZTEAZKENA 16
"Hirian segurtasunez mugitzeko haurren autonomia".

Ikastetxeentzako prestakuntza pilotua gaitzea eta abian jartzea, ikastetxeetako sarbideetan bide-segurtasuna hobetzeko.

Dbus komunikazio-kanpaina

Hiriko ikastetxeak


OSTEGUNA 17
Bizikletaz Adinik Ez/ En Bici Sin Edad

Adineko pertsonekin trizikloan paseatzea

Tabakalera

17:00 18:00

OSTIRALA 18
CITY CHANGER CARGO BIKE

Zama bizikleten mailegua eta erakustaldia

Europako proiektua

Alderdi Eder

17:00 a 20:00

LARUNBATA 19
Bizikletaz adinik ez/ En Bici Sin Edad

Adineko pertsonekin trizikloan paseatzea

Tabakalera

17:00 18:00

IGANDEA 20
“La Concha Oinez eta bizikletaz ibiltzeko"

Motordun trafikoa moztea

La Concha

(Mirakontxa-Antiguoko tunela)

9:00 a 21:00

ASTELEHENA 21
“Ruta 25” bizkleta ibilaldia Aforoa mugatua Alderdi Eder

10:00

ASTEARTEA 22


Kotxerik gabeko eguna

“Donosti OINEZ”

Hiriko oinezkoen sarearen plano berria Metrominutoa. Aurkezpena.

Alderdi Eder



Mugikortasun Astearen Egitarau osoa PDF bakar batean

2020/09/14-an argitaratua