Aurkeztu da Woody Allenen filma berriro bizi ahal izateko ibilbide interaktiboa

10 puntu dituen mapa batek “Rifkin’s Festival” filmeko kokalekuak zeharkatuko ditu

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Woody Allenen azken filma, “Rifkin’s Festival”, Donostiari eta zinema klasikoko zuzendari bikainei egindako omenaldia da. Donostia Turismoak sortutako ibilbide interaktiboak filmeko protagonista sentitzera eramango gaitu, hiriari Woody Allenen eta Vittorio Storaroren ikuspegitik begiratuta.

Cristina Lagék, Turismo zinegotziak, azpimarratu duenez, "horrelako ibilbide bat antolatu izana, Woody Allenen unibertsoan zuzenean sartzearen sinonimoa da. Bere kategoriako zuzendari batek Donostia erabili izana bere filma 'margotzeko', gure hiriaz are gehiago harrotzen gaitu, eta horregatik gaude hain pozik jarduera hau aurkezteaz".

Geldialdiak

10 geldialdi proposatzen ditu filmeko eszenak garatzen diren kokapen nagusiak ezagutzeko:
  1. Kursaal Zentroa
  2. Okendo plaza- Hotel María Cristina hotela- Victoria Eugenia antzokia
  3. Zuloaga plaza - San Telmo museoa, San Bizente eliza
  4. Boulevardeko kioskoa- Jazz Bar Altxerri
  5. Gipuzkoa plaza- Gipuzkoako Foru Aldundia
  6. Bilbo plaza / Maria Kristina zubia / Gernikako Arbolaren pasealekua
  7. Kontxa pasealekua
  8. Miramar jauregia
  9. Haizearen orrazia
  10. Aieteko jauregia

Edozein puntutatik hasi eta ibilbideari erraz eta modu soilean jarraitu ahal izango diogu mapa pertsonalizatuaren bidez, Woody Allenen munduan barneratzeko. Hala, filmari buruzko informazioa, bitxikeriak, pasadizoak eta abar ezagutuko ditugu, hiriko baliabide nagusien inguruko informazio historikoa ikasten dugun bitartean.

Lehiaketa

Donostia Turismoak lehiaketa antolatu du Facebook eta Instagramen, maiatzaren 6tik 27ra. Parte-hartzaileek Donostiako María Cristina hotelean bi lagunentzako bi gau irabazi ahal izango dituzte asteburu batean gosari eta guzti.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/05/06-an argitaratua