Donostiak DonostiaUP! 2019 Planaren barnean 9,5 milioi euroko laguntzak abian jarri ditu

Giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategia garatuko da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala. Planak talentua erakartzearen eta talentuari eustearen eta berrikuntza bultzatzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta beste bi kontzeptu bereak bezala onartzen ditu: enpleguaren kalitatea eta berdintasuna.

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi nahi izan du: "DonostiaUP! 2019 Plana pertsonentzako lan egiteko aukera ematen digun lehen tresna da, gehien behar duten taldeentzat urtero jartzen ditugun laguntzak eratzen baititu; hau da, pertsona langabeak, batik bat emakumeak eta 45 urtetik gorakoak. Horrez gain, ekosistema berritzailea indartzeko balio du, talentuari eusteko eta talentua erakartzeko laguntza-sorta zabal eta osoari esker, zeren berrikuntzak hiriko ehun ekonomikoko motoreetariko bat izaten jarraitzen du. Klusterrak ere, surfa, moda, nekazaritzako elikagaiak eta smart-enak, plan horretatik elikatzen dira, hiriko sektore ekonomiko erakarle bezala finkatzen laguntzen die-eta”.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/05/17-an argitaratua