Bizigarbi berria Altzako Harria parkearen ondoan

Dagoeneko lau dira mota horretako instalazioak Donostian

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Hiriko Mantentze Lanen atalak Bizigarbi, bizikletak garbitzeko doako garbiguneak, berri bat jarri du hirian, Harria parkeko komun publikoen ondoan, Altza auzoan.

Lehenengo bizigarbia Arrobitxulo parkean jarri zen. Bigarrena, sinpleagoa, Otxoki pasealekutik Ametzagaña parkerako sartzeko bideetako batean. Geroago, hirugarren bizigarbia Txominen jarri zen, ibai-parkeko komunen ondoan, eta, orain, laugarrena, Harrian, Altzan.

Instalazio horiek jartzeko, komunen ondoko ur-hartuneak eta saneamendu-sareak aprobetxatzen dira. Gainerako bizigarbiek bezala, honako honek ere elementu hauek ditu: presio baxuko ur-zurrusta, garbitzean bizikletari kalterik ez eragiteko; eskuilak, eta barrak, bizikleta garbitu bitartean hor jarrita edukitzeko.

Miguel Angel Díez zinegotziak adierazi du 'hiriko hainbat tokitan jarri nahi dituztela horrelako instalazioak. Bizikleten erabiltzaileek asko estimatzen dute zerbitzu hori, han-hemen ibili ondoren bizikleta garbitzeko aukera baitute horrela. Honako hau jada hiriak duen laugarren bizigarbia da, baina ez da azkena izango, laster beste hainbat tokitan jarriko baitituzte halakoak'.

2023/05/03-an argitaratua