Elkartasunari koxk egingo diote igandean Intxaurrondon

Koxk! Gastronomia festa herrikoiaren laugarren edizioa ospatuko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Koxk! (Egin koxk elkartasunari!) festa Donostiako Udaletxean aurkeztu da. Bertan parte hartu dute Eneko Goia, Donostiako alkatea, Denis Itxaso, Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura, turismo, gateria eta gazteria diputatua, Pedro Subijana eta Elena Arzak sukaldariak eta Zaporeak Proiektuko kide diren Peio Garcia Amiano eta Oraitz Garcia Recondok.

Laugarren urtez jarraian gastronomia eta elkartasunak bat egingo dute Intxaurrondoko Bernart Etxepare Plazan. Goizeko 10:30etatik hasita. Hori guztia Zaporeak Proiektuak antolatuta eta Grezian martxan dituen bi proiektuetarako dirua biltzeko.

Egitaraua


Festa goizeko 10:30etan hasiko da zinta mozketa ekitaldiarekin. Aurtengoan Zaporeak Proiektuan hasieratik laguntzen izan dituzten Argitrans, Pedro Luis eta Lacor enpresetako ordezkariek izango dute zinta mozketa ardura, festa babesten duten erakundeetako kideekin batera.

Behin zinta moztuta pntxoak dastatzen hasteko aukera izango dute bertaratutakoek. 11:00etan Idiazabal Gaztaren Juan Mari Arzak Sari Nagusia jarriko da martxan. Idiazabal Gazta Jatorrizko Izendapenarekin elkarlanean antolatuko du lehiaketa hau Zaporeak Proiektuak. Luxuzko epaimahaia izango du txapelketak, non gehiengoa emakumeak izango diren: Elena Arzak, Aizpea Oihaneder, Amaia Ortuzar eta Enrique Felischmann sukaldariak; Idoia Calleja, Basque Culinary Centerreko master eta ikastaro zuzendaria; Amaia Urkia eta Juanjo Mendioroz kazetariak; eta Mari Jose Garcia eta Inaxio Abezia, Idiazabal Gaztaren teknikariak.Eguerdiko 13:00ean egingo da txapelketa sari banaketa.

Koxk!-en beste interesguneetako bat izango dira sukaldarien erakustaldiek, sukaldeko lau maisuk euren sekretuak azaldu eta dohaiak erakutsiko dizkigute Bernart Etxepare Plazan kokatuko den sukaldean.
  • 10:45etan Iñigo Lavado, Singular jatetxeko sukaldariaren txanda izango da;
  • 11:30etan Casa Julianeko Matias Gorrotxategik txuleta bat parrilan ondo egiteko sekretuak azalduko dizkigu;
  • 12:15etan Iñaki Andradasen txanda izango da, Iruñeako Baserriberri jatetxeko sukaldari gaztea da;
  • 13:30etan, festari ginda jartzeko Elena Arzak igoko da oholtzara.

Aurtengoan sukaldarien jarduna ere omenduko du Zaporeak Proiektuak. Lau sukaldari eta taberna aukeratu dituzte omenaldia jasotzeko:
  • Iñaki Andradas, sukaldari gazteek duten indarraren erakusle;
  • Amaia Ortuzar, euskal sukaldaritzan emakumeek duten indarraren erakusle;
  • Eder Kafetegia, auzoetan gastronomia onaren alde lan egiten duten tabernen erakusle;
  • eta Karlos Arguiñano, euskal sukaldaritzaren alde egindako lanarengatik.

Sukaldari horiekin batera Zaporeak Proiektuak ere bi urte hauetako lanean bidelagun izan dituzten hainbat erakunde eta elkarte omenduko ditu: Haizalde, Mons eta Union Artesana elkarte gastronomikoak; Fernando San Martin eta Jesus Mari Lariz; eta Lacunza eta Sulabe.

Festa aurrera ateratzeko 100 boluntario ingururen laguntza izango du Zaporeak Proiektuakek, gero bazkari baten bueltan festari amaiera emango diotenak. Koxk!-en babesleak dira: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Keler, Lacor, Lumagorri, Argitrans, El Diario Vasco, Idiazabal eta Pedro Luis.

Laguntzaileak


Pintxoak izango dira Koxk!-en protagonista nagusi. 55 postuetan banatuta 10.000 pintxo inguru dastatzeko aukera izango du jendeak. Aipatzekoa da 10 Michelin Izar bilduko direla Intxaurrondon igandean, Akelarre, Mugaritz, Kokotxa eta Mirador de Uliak pintxoak dastatzen emango dituzte eta Arzakeko Elena eta Juan Marik festan parte hartuko dute. Lau jatetxe horietaz gain honako hauek hartuko dute parte: Aratz, Bodegon Alejandro, Eder Kafetegia, Ganbara, Gandarias, La Muralla, Meson Martin, Urepel, Zeruko, Casa Urola, Casa Tiburcio, Bergara, Casa Vallés, La Piazzetta, Amara Plaza, Aitzgorri, Via Fora, La Fabrica, Danako, Gaztelumendi, Felix Manso, Gran Sol, Irubide, Aldasoro Berri, Batzoki Renteria, Cantabrico eta Dolarea.

Taberna eta jatetxeez gain hainbat elkartek ere bat egin dute Koxk!-ekin eta euren produktuak eskainiko dituzte Union Artesanak, Cafes Baqué, Bacalaos Uranzu, Carnicería Muñoa, Casa Aramendia, Cavas Torelló, Keler, Nardín, Insalus, Pate Zubia, Lumagorri, Rezola, Trabanco, Hiruzta, Cuatro Rayas, Getariako Txakolina, Abere, Euskaber, Otordu, Gorrotxategi arrautzak, La Navarra, Lanbroa, Ondojan, Euskal Eztia, Deba odolkiak, Olano odolkiak, Alejandro hestekiak, K5, Barkaiztegi. Aukera horretaz guztiaz gain Eusko Labelen eskutik txahal eta txerri erre pintxoak dastatzeko aukera ere izango da.

2017/11/30-an argitaratua