Donostia Kulturaren neguko programazioa

Guztira, 50 ikuskizun izango dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostia Kulturak neguan Victoria Eugenia Antzokian (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan, Larratxo K.E.-n eta Intxaurrondo K.E-n izango den helduentzako arte eszenikoetako programazioa aurkeztu du.

Guztira, 50 ikuskizun izango dira: 15 antzezlan, zirko ikuskizun bat, 7 dantza ikuskizun eta 27 kontzertu. Horrez gain, udaberrian izango diren beste 9 ikuskizun aurreratu dira. Ikuskizun guzti hauetarako sarrerak salgai daude jada Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta Donostia Kultura webgunean.

2018/12/05-an argitaratua