Trafiko aldaketak Maria Cristina hotel inguruan (uztailaren 17, 18 eta 19an)

Uztailaren 18an Okendo kalea moztuta egongo da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Woody Allen zinemagile estatubatuarraren filmatzea Maria Cristina hotelaren inguruan izango da uztailaren 17, 18 eta 19an. Hori dela eta, hainbat aldaketa sortuko dira inguruko kaleetan.  
  • Uztailaren 17an, 10:00etatik 17:00etara, Argentinako Errepublikaren pasealekuan aldizkako mozketak egongo dira trafikoan.
  • Uztailaren 18an, 9:00etatik 20:00etara, Okendo kalea guztiz itxiko da trafikoarentzat eta Argentinako Errepublikaren pasealekuan aldizkako mozketak egongo dira trafikoan.

Ordutegi horretan ere, Aldamar kaletik Erregina Erregeordearen kalerantz aldizkako mozketak egongo dira baina Boulevarderantz arazorik gabe pasa ahal izango da.

Autobusak


  • Uztailaren 18an, 9:00etatik 20:00etara, Okendo kaleko autobus geltokiak kendu egingo dira. (Dbus-eko web orria)  
  • Uztailaren 19an, 9:00etatik 20:00etara, Argentinako Errepublikaren pasealekuan aldizkako mozketak egongo dira trafikoan.

Egun hauetan guztietan, oinezkoek filmatzearen une jakinetan, ezin izango dute kale horietan ibili. Dena den, sartu ahal izango da bertan egongo diren teknikarien jarraibideei kasu eginez.  

Aldaketa horiek behar bezala adierazita egongo dira.

2019/07/16-an argitaratua