Udalak maiatzaren 21a ospatuko du, Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna.

Donostiak Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna hainbat ekimenen bidez ospatzen du.

Inprimatu
Ongi Etorri Eskolara - Kultur arteko Bizikidetzarako udal proiektuak artea, hausnarketa eta hiriko aniztasun kulturala uztartu nahi izan ditu, gazteenak gai honen garrantziaz ohartu daitezen.

Horretarako, proiektuan parte hartzen duten Donostiako Lehen Hezkuntzako 7 ikastetxeekin lan egin da, eta, besteak beste, “Mundua eraldatzeko artea” bezelako tailerren bidez, ikasleek eskola inklusibo baten alde lan egiteak eta kultura-aniztasunari balioa emateak duen garrantziaz hausnartzeko aukera izan dute. Parte hartu duten ikastetxeak hauek dira: Orixe ikastola, Amara Berri eskola, Jakintza ikastola, Intxaurrondo ikastola, Aitor ikastola, Maria Reina eskola eta Zuhaizti ikastola.

Tailer hauetan, artearen bidez errealitate soziala nola alda daitekeen ere ikasi dute. 7 ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek Donostiako Boulevardeko kioskoan jarriko den instalazio artistikoan parte hartuko dute. (Programa bukaeran).

Bestalde, Udalak “GURE LURRA, kulturen arteko begirada” ekimena babestu du. Elkarrekin koop elk. txikiak sustatu du, eta argazki-erakusketa bat da, non 7 artistak eta jatorri desberdineko herritarrek migrazioei, identitateei eta parte izatearen zentzuari buruzko iritziak partekatu dituzten. Erakusketa ostiral honetan ikusi ahal izango da Boulevardeko kioskoaren inguruan eta argazki panel bakoitzak QR bat izango du, artista eta kontalariaren arteko elkarrizketaren laburpen bat jasoko duena.

Eguna amaitzeko, gainera, Donostian kultur aniztasuna lantzen duten elkarteen informazio guneak izango dira, 17: 30etatik aurrera Boulevardean bertan.

Era berean, Udalak, Kultura Aniztasunaren Sailaren bidez, kultura-aniztasuna kudeatzeko estrategia interkulturalaren alde egiten jarraitzen du, eta, egun hori ospatzeko, “Bidaia-koadernoa: Kulturarteko hiriak”en berri emango du. Koaderno hori RECI kultura arteko hirien sarearen baitan egin da (Europako Kontseiluaren Cities kulturarteko programaren barruan eta Donostiak estatuko beste 20 hirirekin batera osatzen duena).

EGIARAUA: maiatzaren 20an Donostiako Boulevarrean:

9: 15etik 10: 15era Orixe ikastola eta Aitor Ikastola instalazio artistiko eta koreografia jarriko dute. Bestalde Aitor Ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen eskutik koreografia egingo dute.

10: 15etik 12: 00etara Amara Berri eskola, Maria Reina ikastola eta Jakintza instalazioaren bere zatia jarri eta erakusketaren bisita gidatua.

15: 00etatik 16: 00etara Zuhaizti eskola eta Amara Berriren bisita.

17: 30etik 19: 30era, kultura-aniztasunarekin eta arrazakeriaren aurka lan egiten duten hainbat elkarteren informazio-guneak.

2022/05/20-an argitaratua