Txomin Eneako alokairuko etxebizitzak esleitzeko zerrendak astelehenean argitaratuko dira

Maiatzaren 26tik aurrera San Martzial 2ko bulegoak berriro irekiko dira aurrez aurreko arreta egiteko, betiere aldez aurretik eskatuta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako udalak, Donostiako Etxegintzaren bidez, maiatzaren 25ean argitaratuko du baremazio prozesuaren behin behineko emaitza Txominenean 162 alokairuko etxebizitza esleitzeko. Horretarako, eskaera egin duten pertsona gutiek mezu bat jasoko dute prozesuan eman zuten telefono zenbakian edo posta elektronikoan, eta bertan, esteka bat izango dute bakoitzaren egoera zein puntuazioa kontsultatu ahal izateko.

Hirigintza zinegotzi Nekane Arzallusek adierazi du, behin urtarrilean eskaerak egiteko epea amaituta, datuak aztertzeko prozesua aurreikusitakoa baino gehiago luzatu dela, eta azkenean 7253 eskaera onartu direla. Horren harian, honakoa gogorarazi du: “Prozesu honen helburuetako bat zen hirian etxebizitza eskaera egiten duten pertsonen datuak eguneratzea. Eta lortu da, izan ere, prozesua hasi zenean 30.000 eskatzaileen datuak zeuden, eta horietatik bakarrik %22 gelditu dira. Eta datu horrek bat egiten du hirian etxebizitza eskaera aztertzen duten hainbat ikerketarekin”.

Baremazio sistema berria


Etxebizitzak esleitzeko baremazio sistema berrian eskatzaileak 9 taldetan sailkatzen dira. Behin prozesua amaituta, behin behineko emaitza segidakoa da:

TALDEA
Eskaerak
%
1 Mugikortasun urriko pertsonak
176
2,42
2 Genero indarkeria
141
1,94
3 Desgaitasun intelektuala
276
3,80
4 Pentsiodunak / 65 urte baino gehiagokoak
454
6,25
5 Emantzipazioa
1623
22,33
6 Familia anitza
121
1,66
7 Guraso bakarrekoak
754
10,37
8 Etxebizitza partekatzeko
145
2,00
9 Orokorra
3578
49,23
Guztira
7253
%100,00

Aurrez aurreko arreta eta prozedura



Donostiako Etxegintzaren arreta zerbitzuaren bulegoek asteartean, maiatzaren 26ean, irekiko dituzte ateak berriro, betiere, aldez aurretik eskatutako arreta egiteko.

Horretarako, aurrez aurreko arreta jaso nahi duten pertsonek astelehenetik, maiatzaren 25etik, aurrera hitzordua eskatu beharko dute, telefonoz (943481194), edo webgunearen bitartez.

Hitzordu bakoitzak 15 minutuko iraupena izango du; hitzordu bakoitzeko pertsona bakarra joan ahal izango da (mendeko pertsonak salbuetsita) eta musukoa eramatea ezinbestekoa izango da.

Horrenbestez, maiatzaren 26tik aurrera baremazioan parte hartu duten pertsonek euren egoera kontsultatu ahal izango dute aurrez aurrezko arretaren bidez, betiere aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Ekainaren hasieran alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea hasiko da, eta behin epea edo dagozkion luzapenak amaituta, Donostiako Etxegintzako Administrazio Kontseiluak alegazioak erantzungo ditu eta behin betiko zerrendak argitaratuko ditu, eta orduan hasiko dira etxebizitzen esleipenak, betiere, etxebizitza bakoitzaren egokitasuna kontuan hartuta.

2020/05/22-an argitaratua