Hemen da Kontadoreseko Mikroantzerki Maratoiaren edizio berria

Azaroaren 30ean, larunbatarekin, izango da elkarraldia, 18:00etatik aurrera, Kontadoresen.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Aurten ere, Kontadores Gazte Zentrora itzuli da mikroantzerki maratoia. Hala, lau dira tokiko gazteek egiten duten formatu txikiko antzerkia bultzatu nahi duen ekimen honen edizioak. Parte hartzen duten gazteak motibatzea da helburua, haien kultur ekoizpenak sortu eta zabaltzeko prozesuan aurrera egin dezaten. Azaroaren 30ean izango da hitzordua, 18:00etatik aurrera.

Aktoreen eta ikusleen arteko elkarrekintza ahalbidetzen du maratoi honen formatu txikiak. Hala, antzezlan laburrak ekoiztea sustatzen du, giro hurbil, elkarrizketarako gertu eta familiar batean, ikuskizun handietan aurkitzen zaila den gauza bat.

Maratoian parte hartzeko deialdi irekira aurkeztu diren 12 antzezlanetatik, hiru aukeratu dira: Ruth Galarretaren Playa o monte, María Linares, Lola Tinés eta Judith Delgadoren Asincronizadas eta Mikel Irazusta eta Maialen Sorzabalbereren Bat gehiago. Euskaraz aurkeztuko dute horietako bat, eta, beste biak, gaztelaniaz.

Irene Hernando, Amaia Ruiz de Galarreta eta Iñigo Ortega epaimahaikoek nabarmendutakoaren arabera, hautatutako antzezlanak anitzak eta eszenarako balioen jabe dira.

Mikroantzerkiko laugarren maratoi honetan, esperientzia paregabe, hurbil, desberdin eta dibertigarri bat biziko dute ikusleek. Arratsaldez, hainbat ordutegi antolatu dituzte eta, beraz, lan guztiak ikusteko modua izango da. Sarrera doakoa da, edukiera bete arte.

Aukeratutako antzezlanak


Izenburua: ¿Playa o monte?
  • Taldea: Ruth Garreta
  • Egilea: Javier Liñera
  • Antzezleak: Ruth Garreta
  • Iraupena: 15 minutu
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Laburpena: Inoiz ez dakizu non amaituko duzun. Oporretan bezala, ez dakizunean mendira ala hondartzara joan. Edo, nora joango zaren ez dakizunez, arropa beroa eta galtza motzak, zapata itxiak eta txankletak hartzen dituzunean. Azkenean, maleta lehertzeko zorian egoten da. Ia-ia. Horixe gertatzen zaie pertsonaia hauei, ez baitakite nora helduko diren. Baina prest daude. Oso prest.

Izenburua: Asincronizadas
  • Egileak: Judit Delgado, Ana Herrero, Lola Tinés
  • Antzezleak: María Linares, Lola Tinés, Judit Delgado
  • Iraupena: 15 minutu
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Laburpena: Hurrengo Joko Olinpikoetarako, talentuak bilatzen ari da igeriketa sinkronizatuko selekzio nazionala. Deialdira aurkezteko asmoarekin, igerileku puzgarri batean entseatzen hasi dira Estrella, Dolores eta Angustias, talenturik gabeko hiru lagun “txoro".

Izenburua: Bat gehiago, besterik ez
  • Taldea: Bigarren aukera
  • Antzezleak: Iñaki Irazusta eta Maialen Sorzabalbere
  • Iraupena: 9 minutu
  • Hizkuntza: Euskara
  • Laburpena: Gela berean elkartu dira Ana Frank eta Sokrates. Agidanez, hortik ezin daiteke ezer onik sortu.

2019/11/26-an argitaratua