Gazteleku eta Haurtxokoetako segurtasun neurrien arintzea

Ez da beharrezkoa izango hitzordua hartzea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako udal Haurtxoko zein Gaztelekuek, urriak 19 asteartetik aurrera, COVID 19aren eraginarengatik indarrean jarritako segurtasun neurriak arinduko dituzte.

Haurtxokoak


Egun horretatik aurrera, ez da beharrezkoa izango hitzordua hartzea eta irekiera orduaren barruan, nahi den momentuan etortzeko aukera egongo da. Irteteko garaian, bi momentu egongo dira arratsaldero:
• Asteartetik ostegunera: 18:30etan edo 19:00etatik 19:20era
• Ostiraletan: 19:00etan edo 19:30etatik 19:50era
• Larunbatetan: 18:30etan edo 19:00etatik 19:20era

Era berean, ez da talderik egongo eta haurrek Haurtxokoan zehar mugarik gabe jarduteko aukera izango dute.

Gaztelekuak


Egun horretatik aurrera, ez da beharrezkoa izango hitzordua hartzea eta ez dira txandak egongo; eta irekiera orduaren barruan, nahi den momentuan etortzeko aukera egongo da. Era berean, ez da talderik egongo eta nerabeek Gaztelekuan zehar mugarik gabe jarduteko aukera izango dute.

Bestelakoan eta bi zerbitzuak oro har hartuta, indarrean dauden osasuna babesteko neurriak mantenduko dira.

2021/10/20-an argitaratua