Donostiak auto elektrikoen rally-aren irteera hartu du

Nouvelle-Aquitaine - Euskadi - Nafarroa eta Tour de Vehicules Electriques-ek antolatuta, arku atlantikoaren interes historiko eta turistikoko hainbat lekutatik igaroko da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Alderdi eder auto elektrikoentzako aparkaleku bihurtu da ordu eta erdiz, Nouvelle-Aquitaine Electrique Tour auto elektrikoen rally-aren irteera dela-eta. Donostiako alkate Eneko Goiak eta Mugikortasun eta Garraio zinegotzi Pilar Aranak harrera egin diete 23 partehartzaileei eta rally-aren irteera eman dute.

Rally-a atzo hasi zen autoen homologazioarekin, eta bi etapa ditu: Donostia - Bordele, eta Bordele - Civaux. Ez da lehiaketa bat, baizik eta helburua segidakoa da: auto elektrikoa sustatzea garraio mota jasangarri, homologatu, autonomo eta erabilgarri bezala, eta era berean, kargatzeko azpiegiturak balioan jartzea eta, bereziki, karga azkarra egiteko puntuak.

Arku Atlantikoaren euro-eskualdea osatzen duten erakundeek - Aquitania, Euskadi eta Nafarroa - eta Tour de Vehicules Electriques-ek antolatzen dute ekimena eta aurtengoa seigarren urtea da. Bi etapek 250-300 kilometroko ibilbidea dute eta arku atlantikoaren interes historiko eta turistikoko hainbat lekutatik igaroko da.

2017/09/21-an argitaratua