Donostiak 188.743 biztanle ditu

Atzerritarrak biztanleriaren %9,7 dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



188.743 biztanlerekin amaitu zuen Donostiak 2022a, hau da, iaz baino %0,5 gehiago, 896 biztanle gehiagorekin, eta beraz, hiriak historian izan duen biztanle-kopuru handiena da.

2022ko abenduaren 31ko erroldaren datuek adierazten dute
  • biztanle-kopurua handitu dela,
  • batez besteko adina bere horretan mantendu da, hau da 46 urte – zehatzago 46,54 –,
  • emakumeen adina 3,79 handiagoa da gizonezkoena baino (48,33 emakumeen kasuan eta 44,54 gizonezkoen kasuan).
  • Erdialdea eta Gros auzoak dira batez besteko adin altuena duten auzoak (49 urte)
  • Loiola (42 urte), Miramon-Zorroaga (43 urte) eta Aiete (43urte), dira batez besteko adin baxuena dutenak. .

Era berean, hirian emakume gehiago dago gizonezko baino. Biztanleen %52,8 emakumezkoa da, eta gehiago bizi dira. Eta zehatzago, 65 urtetik gorako biztanleei erreparatzen badiegu, %58,9 emakumeak dira. Eta 80 urtetik gorako biztanleen %66,7 emakumeak dira.

Auzoak

  • Amara Berri da biztanle gehien izaten jarraitzen duen auzoa, 30.477 biztanlerekin (biztanleen %16,1).
  • Jarraian Erdialdea (22.149) eta Altza (20.343) daude.
  • Hiru auzo hauek gehi Grosek (18.072) biztanleen %48,2 zenbatzen dute.
  • Bestalde, Zubieta da biztanle gutxien dituen auzoa, 298 (%0,2).
  • Miramon-Zorroaga da 2022an gehien hazi den auzoa, eta jarraian Zubieta eta Loiola daude. Azken honek bere biztanle-kopurua egonkortu du.
  • Gros, Egia eta Igeldo dira biztanleak galdu dituzten auzo bakarrak, 83, 81 eta 4 biztanle gutxiagorekin.


Atzerritarrak

  • Atzerritar kopurua %12,2 hazi da Donostian 2022ean, 140 herrialdetatik etorritako 18.247 biztanle dira.
  • atzerritarrak hiriko biztanleen %9,7 dira (2021ean %8,7 ziren).

Ukrainako gerraren ondorioz herrialde horretatik etorritako pertsonen kopurua nabarmen hazi da. Zehatzago esanda, hirian iaz baino 458 Ukrainiar gehiago daude (guztura 861 pertsona), %88 gehiago, eta Ukrainiarren %67 emakumeak dira.
  • Hondurasek jarraitzen du atzerritar kopuru handiena izaten (2.394 biztanle).
  • Jarraian Nikaragua (1.998) eta Kolonbia (1.500) daude. Kolonbia hirugarren postura igo da eta Moroko, aldiz, laugarrenera pasa da (1.227).
  • Lau nazionalitate horien biztanlde kopurua gehi Italiatik etorritakoak (1.002) hirian bizi diren atzerritaren %44,6 dira.

Jaiotze-tasa eta zahartze-indizea


Jaiotze-tasak behera jarraitzen du, eta 5,58koa da. Datuak erregistratu egiten direnetik izandako tasarik baxuena da. Loiolak izan zuen tasarik altuena (8,48), eta aldiz Gros da tasarik baxuena duena (4,15).

Zahartze-indizeari dagokionez, gora jarraitzen du eta 203,7koa da, hau da, iaz baino 5,2 puntu gehiago. Hirian 65 urtetik gorako 2,03 pertsona daude 15 urteko pertsona bakoitzeko.

Gros eta Erdialdea dira zahartze-indize handiena dutenak, 65 urtetik gorako 3,07 eta 3,00 pertsona daude 15 urteko pertsona bakoitzeko; eta Loiola eta Miramon-Zorroaga dira auzo gazteenak, 65 urtetik gorako 1,2 eta 1,32 pertsonekin 15 urteko pertsona bakoitzeko.

Ehunekoei erreparatuta,
  • donostiarren %25,3k 65 urte baino gehiago dute,
  • %7,8k 80 urte baino gehiago,
  • eta 113 pertsonak 100 urte baino gehiago dituzte.
  • Hiriko pertsona helduena 111 urteko emakume bat zen, eta jarraian 110 urteko gizon bat dago.

2023/05/09-an argitaratua