Tokiko Gobernu Batzordeak onartu dituen gaiak

Alaialde, Cristina Enea, Eguzki instalazioak, Farmazi Banatzailea, Illarra

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Alaialde


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Alaialden hainbat jarduera egiteko proiektuaren 1. jarduera guneari dagozkion obrak gauzatzea xede duen kontratazio espedientea, 389.715 euroko lizitazio aurrekontuarekin eta 6 hilabeteko gauzatzeko epearekin.

Eskuhartze nagusiak honako hauek izango dira:
  • Alaialde Auzuneko 6 eraikinetako 11 atariei zerbitzua emango dien igogailu bat egitea,
  • igogailuaren goiko geltokira sartzeko pasabide bat egitea,
  • igogailua kokatuta dagoen eremua berrantolatzea eta Alaialde kaleko 4-6 atarietara sartzeko arrapala berri bat egitea.

Cristina Enea


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Construcciones Urdinberri, SA - Viuda De Sainz SL enpresek sortzen duten Aldi Baterako Enpresari Cristina Enea parkean bide zati bat egonkortzeko proiektuko obrak burutzeko kontratua esleitzea. Kontratua gauzatzeko epea bi hilabetekoa da, eta aurrekontua, guztira, 96.241 eurokoa.

Obra honetan, mikropilotezko pantaila bat egingo da bidearen ertzean zehar, eragindako zorua ordeztuko da eta dagoen areka aldatuko da. Egonkortze hori beharrezkoa da, eremu horretan ikusitako pitzadura eta arrakalen ondoren dagoen irristatze arriskuagatik.

Eguzki instalazioak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Donostiako 7 eraikinetan autokontsumorako eguzki instalazio fotovoltaikoak jartzeko obrak kontratatzeko espedientea, 330.384 euroko lizitazio aurrekontuarekin.

Instalazioak eraikin hauetan egingo dira:
  • Zuhaizti Aldakonea ikastetxea (66,6 kWp autokontsumorako)
  • Amara Berri Salaberria ikastetxea ( 27,9 kWp)
  • Aiete Ikastetxea (36 kWn)
  • Urdaneta Eraikina (36 kWn)
  • Orixe Urgull ikastetxea (15 kWp)
  • Igeldo Ikastetxea (18 kWp)
  • Igarako Brigaden eraikina (15 kWp)

Farmazia banatzailea


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Gipuzkoako Farmazia Banatzailearen ofizina eta farmazia iharduerarako eraikin berria eraikitzeko lizentzia aldatzea eta bi administrazio solairuetako eta lurpeko aparkalekuko azalerak murriztea, karga kaia handitzea eta barruko banaketa administratiboak eta industria-guneko areto teknikoak aldatzea, Eskuzaitzetan.

Illarra


Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onartu du Illarra eremuko Villa Ereski, Gordailua eta Erregeneako lursailei dagokien Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntuala, kontuan hartuta Erregeneako lursail guztiak Kostas departamentuaren eragin eremuaren eraginpean daudela.

2022/03/08-an argitaratua