Donostiak Kulturarteko Hirien Sareko topaketetan parte hartu du

RECIk 10. urteurrena ospatu du

Inprimatu
'10 años de unviajenecesario' kartela


Azaroaren 22an eta 23an, RECI- Kulturarteko Hirien Sarearen bilera egin zen Bilbon, Europako Kontseiluaren Kulturarteko Hiriak programaren esparruan. Bilerak kulturarteko planen azterketan, kulturen arteko komunikazioan eta etorkizunerako erronketan oinarritu ziren.

Gainera, sare honen hamargarren urteurrena ospatu zen. Bilboko Itsasmuseumean egindako ekitaldian parte hartu zuten Juan Maria Aburto Bilboko alkateak, Jaume Lanaspa RECIko presidenteak eta Ricard Zapata GRITIM-UPFeko zuzendariak eta RECIren sustatzaileetako bat, besteak beste.

Bestalde, Udalak azaroaren 16 eta 17an ICC-Intercultural Cities nazioarteko sareko bileretan parte hartu zuen.

Donostia Kulturarteko Hirien Sarearen parte da 2011n hasi zenetik.

Kulturarteko hiriak programak udalerrietako kultur aniztasuna kudeatzeko orduan kulturarteko metodologia aplikatzen du.

Aniztasuna kudeatzeko estrategia hori berdintasun, aitortza eta interakzio printzipioetan oinarritzen da, herritar guztien aukera berdintasuna bermatzeko, edozein diskriminazio ezabatzeko eta elkar hobeto ezagutzeko. Horrek guztiak bizikidetza harmoniatsua eta gizarte kohesio handiagoa lortzen laguntzen du.

2021/11/30-an argitaratua