Jamal Jumaren bisita

Apartheideko Hesien Aurkako Palestinako Sareen Koodinatzailea 2002tik

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Palestinarren Giza Eskubideen defendatzaile Jamal Jumari harrera egin zioten atzo, apirilak 6, Donostiako Udaletxean.

Jamal Jumak bira bat egin du orain dela gutxi Europako herrialde batzuetatik, eta zenbait kargu politikorekin hitz egiteko modua izan du. Palestinako herriak gaur egun bizi duen errealitatearen berri eman zien haiei, eta baita Donostiako Udalak egin zion harrera instituzionalean izan zirenei ere.

Jamal Jumak egiten duen lanaren ikuspegi nagusia da tokian tokiko komunitateei ahalmena ematea beren giza eskubideak defendatzeko okupazioak eragindako bortxaketen aurrean.

Juma Stop The Wall mugimenduak duen figurarik ezagunetakoa da. Mugimendu hori mugimendu herrikoia da, herrietan, errefuxiatuen eremuen eta hirietan Harresiaren eta asentamenduen kontrako borrokan aritzen diren batzordeak biltzen duena.
Juma-k nabarmendu zuen Palestinako herriaren arazoei irtenbidea emateko honako hauek bete beharko litzatekela:

• Presioa egin behar zaiola Israelgo estatuari, nazioarteko legezkotasuna eta Nazio Batuen ebazpenak bete ditzan.
• Horma eraikitzea geldiarazi eta eginda dagoena bota.
• Konfiskatutako lurra itzuli eta galerak konpentsatu.

Hizpide dugun topaketan izan ziren Biladi GKEk eta SODEPAZek hemengo ordezkari politikoek Palestinara egindako bisiten garrantzia azpimarratu zuten, eta baita hemendik aurrera ere hango errealitatea bertatik bertara ezagutzeko egin daitezkeen bisitena ere.

Harrera ekitaldian izan ziren ordezkari politikoek eskertu egin zuten Jumaren bisita eta egiten ari den lana zuzenean ezagutzeko aukera. Era berean, Lankidetza Departamentuak egiten dituen proiektuak babesten jarraitzeko asmoa ere azaldu zuten.

2019/05/07-an argitaratua